Arratsaldeon guztioi!
Adi egon eta arretaz irakurri....
biharko ariketa honakoa duzue:
http://www.igartubeitibaserria.net/files/areago.-istorioak-belarrietara-kontakizun-laburren-lehiaketa
http://www.igartubeitibaserria.net/files/areago.-istorioak-belarrietara-izen-ematea
martes, 21 de enero de 2014
domingo, 19 de enero de 2014
CNT 1314. EUSKERA. 2014.01.19 Esaldi magikoak....
Klasean egindako ariketaren ostean....
Hurrengo
egunean goizean Pradora joan ginen. Gela batzuk ikusi genituen: Goyana,
Velazquezna… eta azkenean erakusketa ibiltariena “Granach Zaharrena”. Erdi
erdian bikote bat kuadro batean zegoen, bikotea biluzik zegoen sagarrondo baten
pean.Biek sagar bera heltzen
zuten eta sagarrondoa sagarrez beterik zegoen. Nire amonarenak bezala
ematen zuten.Bikotearen inguruan animali batzuk zeuden. Ainhoa, irakaslea, nire
aldamenean jarri zen eta azalpen batzuk eman zizkidan kontatuz Adan eta Evaren
historia. Niri izugarri gustatu zitzaidan kuadroa eta aukeratu nuen berari
buruz lan bat egiteko, zeren bueltatzerakon kuadro bati buruz egin behar
genuen lan bat.
Esaldia:
ADITZA: eman
IZENA: lorea
ADJEKTIBOA: polita
EMAIDAZU
LOREA, POLITA
Behinola,
anaia eta biok diskoteka batetara joateko grina bizia daukagu. Amak ez digu
uzten oraindik gazteegiak garelakoan. Nire gelako lagunak, ordea, iaztik badoaz,
hau pagotxa!
-
Mireia, larunbatean aldameneko
herriko diskoteka hartara joango gara, Alexekin geratu naiz
-
Mundial Aitor! Baina zer esango
dugu etxean?
-
Nahian etxera zoazela eta kito!!
Alexek
esan dit kristoren festa antolatuko dutela eta Iker bertan egongo dela! Ai ama …
Iker!! Hau poza! Ea lortzen dudan harekin dantza egitea!
Larunbata
iritsi zen . Irriketan nengoen.
Amak amua irentsi zuen eta
Doneztebeko diskotekara joan ginen.
-
Festa hastera dago, Mireia!- esan
zuen nire anaiak erabat animaturik
Diskotekako
arduradunek lore bana banatu ziguten; hortzetan jarri behar genuen eta gustuko
zintuen pertsonak hitz magikoak esan behar zizkizun zu musukatzerik nahi bazuen. Eta alderantziz.
Iker
eta bere koadrila hantxe ikusi nituen. Nire bihotzeko taupadak bizkortzen
hasiak ziren. Musika ergel bezain erromantikoa hasi zen martxan eta jende oro
diskotekan zehar dantzan eta mugituz hasi ginen, lorea ahoan genuela.
Buelta
pare bat eman nituen nire dantzarik sentsualena Ikerren begiei opatuz. Bat
batean, Iker hurbildu zitzaidan … begietara so egin eta … azkenean hitz
magikoak xuxurlatu zizkidan!
-
Mireia, emadazu lorea, polita!-
esan zidan eztiki
Beraz, lorea ahotik kendu
eta sekula santan ahaztuko ez dudan muxu gozoa eman zidan.
**********
CRANACHEN KUADROA
Azaroro amonak ekartzen zizkigun berak
jasotako sagarrak. Bere baserri atzean bederatzi sagarrando zeuden. Loratuta
zeudenean lorategia oso polita egoten zen, gero pizkananaka pixkanaka fruituak
bihurtutak bera begira eta zaintzen egoten
zen. Nahiz eta larogei urte izan, sasoi ederra zeukan.
Larunbata zen bera gure etxera etorri zenean, seguraski, ni etxean nengoela zekielako. Ekarri zigun saski bat sagarrez
beteta. Amak baskaltzera gonbidatu zuen.
Kontu kontari ibili ginen eta ordu batean
bazkaltzera eseri ginen. Postrerako berak ekarritako sagarrak geunden.
Nik haundi bat aukeratu nuen, gorria. Koska egin nion, sapore gozoa zeukan eta usain
gozo bat. Dastatzen hasi nintzenean oroitza bat etorri zitzaidan urte batzuk lehenagoko.
Garai hartan DBH laugarren urtean geunden
.Maiatza aldera Madrilera joan ginen hiru egunetarako.
Helburua zen hiriburua eta bere monumentuak
ezagutzea. Gurekin ,Ainhoa, arteko irakaslea Joan zen eta noski Pradoko museo
zen ikusi behar genuena beste gauzen artean. Ainhoa asko maitatzen genuen, gaztea
eta atsegina zen, beti oso moderna jantzita guretzako adibide bat zen.
Autobusean guk gure planak egiten Joan ginen nork nortzuekin lo egin. Bazeuden
bikote batzuk sekretupean lo egin nahi zutela elkarrekin, baina hori beste istorio bat izango zen.Iritsi
ginean lo egin behar nuen erresidentziara ,gure logeletara Joan ginen
maletak uztera eta gero Eguzki Atera buelta bat ematera.

Arratsaldean Enparantza Nagusira Joan ginen
eta handik ,oso nekatuta ,lo egitera.
Gaueko hamabitan pasiloan zarata batzuk
entzun ziren. Atera ginen eta esan ziguten Ainhoak izugarrizko sukarra zeukala eta
larrialdetara deitu zutela. Hurrengo
egunean esnatu ginenean jakin genuen berak meningitis harrapaladakoa zeukala. Ezin zen gurekin etorri.
Gu oso triste bueltatu ginen txarrena
etxoiten zeren bera ateratzeko itxaropen
gutxi zeuden . Handik bi egun eta gero
hil zen gure Ainhoa maitea.
Hiletan eliza beteta zegoen. Negar asko egin genuen
eta nik beti gogoan izan dut.
Sagarra bukatu nuenean pentsatu nuen
tristura aldi batean utzi behar nuela pentsatuz
bera oso pozik bizi izan zela bizitako urteak.
-Gustatu al zaizu sagarra?- amonak galdetu
zidan.
-Bai amona, gauza bat erakutsi behar dizut-
erantzun nion.
Nire oroitzen kaxaren
bila Joan nintzen eta Cranachen kuadroaren postala erakutsi nion. Berak parre
egin zuen.
******B A R R A S K I L O L A S T E R K A R I A
Egun berri hartan gure etxetxoan halako isiltasun bazegoen ere, denok aspaldi esna eta gosez amorratzen geunden, gosariaren zain.
Baina gosaria irabazteko, halako lasterketatxo bat egin behar izaten genuen, goizero. Eta emaitzaren arabera, edo jakiez bapo jartzen ginen, edota, etxeko jaunak baztertuko gintuen, aurrerago hark gu jateko, barraskiloz otoruntza eder bat eginez. Gainera, egunean zehar lau lasterketa egin behar izaten genuen, eguneko lau otorduak eskuratzeko.
Etxeko jaunak etxetxotik banaka ateratzen gintuen, eta gutako bakoitza lurrean bi marren artean jarri ondoren --haietatik ezin zela atera --, aurrean genuen hesia kentzen zuen, jana zegoen tokirantz ahal zen azkarrena gu abiatzeko: helmugara, alegia.
Lasterketa egiten ari ginen zazpi barraskilotik, hiru aurrenak saria lortzen genuen soilik, eta gainontzekoak halako zaku zuloz beterik batean sartzen zituen, eta balkoiko gako batetik zintzilikaturik utzi. Bukaeran gizonak ozenki esaten zigun, laster batean haiek lapikora joango zirela, bere urdaia asetzeko.
Halakoak entzun ondoren, bizi-bizi abiatzen nintzen helmugan lehenengoa izateko. Beti lortzen ez nuena, jakina. Baina aurreko hiruren artean ailegatuz gero, ni pozik. Bai horixe!
Ez dakit zergatik, baina, beharbada, nire oskola gorrixka samarra zelako-edo, Gorri deitzen hasi zitzaidan etxekoa jauna, lasterketa hasi bezain pronto.
--Aupa Gorri! Hoa azkarrago, txo! Hi izango haiz gure txapelduna-eta! Gorri! Gorri! Gorri! --eta txotx batekin ipurmasailean akuilatzen ninduen azkarrago joateko, idi bat banintz bezala.
Halakoetan min handia egiten zidanez, ahal nuen azkarren ibiltzen nintzen, nire mesederako. Baita zuloz betetako zakuan ez bukatzeagatik ere, eta noski, gosari eder bat egiteko helburuarekin.
Ez nekiena zen, etxeko jaunak bailarako urteko barraskiloen lasterketa irabazteko asmoa zuenik. Horretxegatik, hain zuzen ere, jatekoa irabazteko, egunero lau lasterketa egin behar izaten genuen, entrenamendu moduan.
Egun handia iritsi zenean, ikusi behar zen zein dotore zihoan gure etxeko jauna: gorbata eta guzti; pentsa! Eta ikustekoa zen zein harro zebilen apustuzaleen artean, denei Gorri erakusten.
Baina berehala kopetilun jarri zitzaigun gizona, lasterketa hastear zegoela, hango epaileak lege berria aipatu zuenean: alegia, barraskiloak azkarrago ibiltzeko, ezin zela zirikatu inongo txotxekin edo antzekorik erabiliz. Bakarrik ojuka animatzea onartzen zen, eta hori barraskiloak ukitu gabe; kanporatua izango zen, bestela.
--Gaur ez baduzu irabazten, Gorri, gauean bertan jango hau besteekin batera, itxaron gabe hire muki likitsa horiek lehortu arte. Atera itzak kontuak, beraz! --honelaxe mehatxatu ninduen etxeko jaunak, bere muturraren aurrean jarri ninduela.
Halako beldurra barruratu zitzaidan eta hain urduri jarri nintzen, non lasterketarako irteerako tokia ukitu bezain laster, korrika egiteari ekin nion, itsu-itsu. Etxeko jabeak, ordea, atzazparkada batez hartu eta berriro irteera puntuan pausatu ninduen, eta esan zidan lasai egoteko, suziria bota arte.
Handik pixka batera, pun...! entzun zen, eta korrika batean abiatu ginen zazpi barraskiloak, dena emanda. Aretoan gure etxeko jauna nabarmentzen zen beste guztien gainetik, haren garrasiak zirela-eta. "Aupa Gorri! Aupa Gorri! Aupa Gorri!", behin eta berriz ozenki oso esaten zuen, ero baten moduan.
Lasterketa amaitu zenean neu nintzen txapeldun, eta etxeko jabeak lurretik hartu eta oskolean musu handi bat eman ondoren, bere txapela gainean jarri, eta aretoan zehar ibili ninduen, pozez gainezka. Gero eskuak jasota, kantatzen hasi zen:
--Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...!
Aretoan zehar harroputza hura horrela ibili zen, eztarria urratu zitzaion arte.
Gau zoriontsu hartan ez ninduen jango, bederen.
Kukuarri
*****
(bigarren bertsioa)
(bigarren bertsioa)
B A R R A S K I L O L A S T E R K A R I A
Egun berri hartan gure etxetxoan halako isiltasun bazegoen ere, denok aspaldi esna eta gosez amorratzen geunden, gosariaren zain.
Baina gosaria irabazteko, halako lasterketatxo bat egin behar izaten genuen, goizero. Eta emaitzaren arabera, edo jakiez bapo jartzen ginen, edota, etxeko jaunak baztertuko gintuen, aurrerago hark gu jateko, barraskiloz otoruntza eder bat eginez. Gainera, egunean zehar lau lasterketa egin behar izaten genuen, eguneko lau otorduak eskuratzeko.
Etxeko jaunak etxetxotik banaka ateratzen gintuen, eta gutako bakoitza lurrean bi marren artean jarri ondoren --haietatik ezin zela atera --, aurrean genuen hesia kentzen zuen, jana zegoen tokirantz ahal zen azkarrena gu abiatzeko: helmugara, alegia.
Lasterketa egiten ari ginen zazpi barraskilotik, hiru aurrenak saria lortzen genuen soilik, eta gainontzekoak halako zaku zuloz beterik batean sartzen zituen, eta balkoiko gako batetik zintzilikaturik utzi. Bukaeran gizonak ozenki esaten zigun, laster batean haiek lapikora joango zirela, bere urdaia asetzeko.
Halakoak entzun ondoren, bizi-bizi abiatzen nintzen helmugan lehenengoa izateko. Beti lortzen ez nuena, jakina. Baina aurreko hiruren artean ailegatuz gero, ni pozik. Bai horixe!
Ez dakit zergatik, baina, beharbada, nire oskola gorrixka samarra zelako-edo, Gorri deitzen hasi zitzaidan etxekoa jauna, lasterketa hasi bezain pronto.
--Aupa Gorri! Hoa azkarrago, txo! Hi izango haiz gure txapelduna-eta! Gorri! Gorri! Gorri! --eta txotx batekin ipurmasailean akuilatzen ninduen azkarrago joateko, idi bat banintz bezala.
Halakoetan min handia egiten zidanez, ahal nuen azkarren ibiltzen nintzen, nire mesederako. Baita zuloz betetako zakuan ez bukatzeagatik ere, eta noski, gosari eder bat egiteko helburuarekin.
Ez nekiena zen, etxeko jaunak bailarako urteko barraskiloen lasterketa irabazteko asmoa zuenik. Horretxegatik, hain zuzen ere, jatekoa irabazteko, egunero lau lasterketa egin behar izaten genuen, entrenamendu moduan.
Egun handia iritsi zenean, ikusi behar zen zein dotore zihoan gure etxeko jauna: gorbata eta guzti; pentsa! Eta ikustekoa zen zein harro zebilen apustuzaleen artean, denei Gorri erakusten.
Baina berehala kopetilun jarri zitzaigun gizona, lasterketa hastear zegoela, hango epaileak lege berria aipatu zuenean: alegia, barraskiloak azkarrago ibiltzeko, ezin zela zirikatu inongo txotxekin edo antzekorik erabiliz. Bakarrik ojuka animatzea onartzen zen, eta hori barraskiloak ukitu gabe; kanporatua izango zen, bestela.
--Gaur ez baduzu irabazten, Gorri, gauean bertan jango hau besteekin batera, itxaron gabe hire muki likitsa horiek lehortu arte. Atera itzak kontuak, beraz! --honelaxe mehatxatu ninduen etxeko jaunak, bere muturraren aurrean jarri ninduela.
Halako beldurra barruratu zitzaidan eta hain urduri jarri nintzen, non lasterketarako irteerako tokia ukitu bezain laster, korrika egiteari ekin nion, itsu-itsu. Etxeko jabeak, ordea, atzazparkada batez hartu eta berriro irteera puntuan pausatu ninduen, eta esan zidan lasai egoteko, suziria bota arte.
Handik pixka batera, pun...! entzun zen, eta korrika batean abiatu ginen zazpi barraskiloak, dena emanda. Aretoan gure etxeko jauna nabarmentzen zen beste guztien gainetik, haren garrasiak zirela-eta. "Aupa Gorri! Aupa Gorri! Aupa Gorri!", behin eta berriz ozenki oso esaten zuen, ero baten moduan. Azkenean, hango batek kargua hartu zion:
--Isilduko haiz behingoz, ahobero hori!
--Gorri! Gorri! Gorri!
--Baztertu hadi buruhandi hori!, guztiok gure barraskiloak lasterketan ikusi nahi ditiagu-eta --beste batek aurre egin zion.
--Gorri! Gorri! Gorri!
--Balzola baserrikoa hi izan behar, bai, harroputza hori! --hirugarren batek hortzak erakutsi zizkion.
--Gorri! Gorri! Gorri! --berak bere leloarekin jarraitzen zuen, ordea.
Lasterketa amaitu zenean, neu nintzen txapeldun. Orduan, etxeko jabeak lurretik hartu eta oskolean musu handi bat eman ondoren"Muuuuuuua!...", bere txapela gainean jarri, eta aretoan zehar ibili ninduen, pozez gainezka. Gero eskuak jasota, kantatzen hasi zen:
--Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...!
Aretoan zehar harroputza hura horrela ibili zen, eztarria urratu zitzaion arte.
Gau zoriontsu hartan, ez ninduen jango bederen.
Kukuarri
********
KAMISETA TXURIA
Hitzak:
Izena: Kamiseta
Aditza: Hartu
Adjetiboa: Goxoa
KAMISETA.Goiz hartan Markelek kamiseta txuria jantzi zuen. Maite zuen txuriaren argia, haren garbitasuna. Egun hartan aukeratuak ezker aldean esaldi bat borobilean zeraman: poliziarik ez.
Beste edozein egunetan bezala fakultatera joan zen. Bainan egun hartan “zerbaiten nobedadea badegu bada”, pentsatu zuen bertara iritsi eta gazte zaratatsuak eta polizi tenteak ikusi zituenean. Bere lagunetara urbildu zen gaztea, protestei atxikituz. Tasen igoeragaitik zen protesta. Poliziak, ekintza bertan bera utz zezaten aholkatzen ari zitzaizkien. Bainan etzuten haiek inongo asmorik haien esana betetzeko. Animoak geroz eta beroago zeuden alde bietan. Poliziak kargatzera zijoala adierazi zien.
HARTU zituen epelak Markelek burutik behera. Polizi indartsu hura, kamisetako esaldia ikusita edo, saiatu zen bereziki gaztearekin, kupidarik gabe egurtu zuen. Azkeneko golpe bortitz eta lehor harek kopeta gaina ireki zion. Odola bor-bor atera zitzaion eta tanta gorri handi batek estali zuen kamiseta txuria, olatu baten antzera. Markel ziplo lurrera joan zen.
GOXO-goxoa izan zen gaztearen esnatzea. Hospitalean zegoen eta drogen eragina nabarmena zen, laino batetan bezala zegoen. Ogei puntada jasoak zituen kopetako zauria juntatzeko eta gorputz guztia minbera zuen.
Markelek ingurukoei eskatu zien ekar ziezaiotela berak ainbeste maite zuen kamiseta. Bainan momento hartan gogoratu zuen nola, lurrean odolhusten ari zela bere lagunek kamiseta bitan hautsi zuten odoljarioa eteteko.
marigurutz
CNT 1314. EUSKERA. Pertsonaiak eraikitzen...
Ea inspirazioa bilatzen duzuen honako ereduetan....
Izan untsa!
http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Personajes_de_literatura
Izan untsa!
http://es.wikipedia.org/wiki/Categor%C3%ADa:Personajes_de_literatura
viernes, 17 de enero de 2014
CNT 1314. EUSKERA. 2014.01.17 Idazlearen aurkezpena...
Badakigu idazle eta narratzailearen arteko hartuemana oso berezia dela.... batzutan txorabioa sortzen dit.
Gogoratu Idazleak zuek zaretela... eta Narratzailea, non kokatzen da?
Aurkezpen polita prestatu arren, gure liburuxkarentzat.
Ongi igaro festa!!
Gogoratu Idazleak zuek zaretela... eta Narratzailea, non kokatzen da?
Aurkezpen polita prestatu arren, gure liburuxkarentzat.
Ongi igaro festa!!
lunes, 13 de enero de 2014
CNT 1314. EUSKERA. 2014.01.13 Bazen bitan....
Entsaladaren ondoren.... hona hemen postreroak!
Mikelintxo
Bazen behin herrialde urrun batean printze prestu bat, Mikelintxo, bere aitorde erregearekin bizi zena. Handiuste utsa zen hau eta ispiluari galdetzen zion: ¿nor da ehiztaririk bizkorrena? Eta haren erantzuna “zu zeu zera oberena!
Egun batean guztiz asarretu zuen erantzuna jaso zuen: –Mikelintxo da ehiztari prestuena! Erregeak bere serbitzariari mutikoa basora eraman zezan eta haren bihotzarekin itzul zedin agindu zion.
Behin basoan, serbitzaria mutikoez errukitu eta libre utzi zuen. Erregeak basurde bihotza jaso zuen froga modura.
Mikelintxo basoan noraezean gaua pasa ondoren, goizeko lehen argiekin etxetxo bat topatu zuen eta bertan sartu zen. Han bere arridurarako edozerek oso neurri txikia zuen. Zazpi platertxo, zazpi ohetxo... Baina ler egina zegoenez hiru ohe gainean lo gelditu zen.
Arratsaldean, zazpi ipotxek lanetik itzultzean, arriduraz ikusi zuten mutikoa ohe gainean. Honek bere ibilleren berri eman zien eta ipotxek bertan gelditzeko eskatu zioten. Mikelintxok onartu zuen eskeintza eta bertan geratu zen.
Erregeak ispiluari ohiko galdera egiten jarraitzen zuen eta aldi hartan erantzuna hau izan zen: Mikelintxo da ehiztari prestuena, orain basoan ipotxekin bizi dena! Erregea, sutan, eskalez jantzi eta Mikelintxoren bila joan zen basora. Bakarrik topatu zuen etxean, eta sagar pozoindua eskaini zion. Mutikoak kozka egin orduko ziplo lurrera joan zen.
Ipotxek itzuli zirenean ilda zegoelakoan kristalezko kaxa batean ipini zuten. Denek oso goibel zeuden bainan haietako bat, Iakintsua, kaxara sartu zen eta gaztetxoren belarrira xuxurlatu zuen: eskopeta bat dugu eta basoan jateko moduko pizti asko dago…
Hau entzun zuenean, Mikelintxo lozorrotik esna eta zutitu egin zen. Guztiak ospatu zuten brinkoz eta saltoz haren etorrera.
Eta aitorde erregearen meatsua betirako bukatu asmoz Mikelintxo eta ipotx oro haren jauregira jo zuten. Mutikoak eskopeta eskuan, itordea jauregia utzi eta deserrira kondenatu zuen. Handik aurrera Mikelintxo izan zen erresuma hartako agintaria, zazpi ipotxen laguntzarekin.
marigurutz
********
T X A N O G O R R I T X O R E N I I. A T A LA
Txano Gorritxo lasai-lasai geratu zen eta poz-pozik bere amonarekin, ehiztariak otsoa akabaturik bizkar gainean zeramala ikusi ondoren.
Baina ilunabar hartan bertan, Txano Gorritxok eta bere amonak otso baten alarauak aditu zituzten, euren harridurarako. Beharbada otsoak alarau haiek egingo zituen, hildako bikotekidearengatik penaturik.
Txano Gorritxok eta amonak elkarri begiratu zioten, beldurrak airean. Izan ere, biharamunean, Txano Gorritxok itzuli behar zuen amaren etxera.
Gauean zehar otsoaren alarauak zirela eta, gaua oso-oso luzea egin zitzaien, amonari zein Txano Gorritxoari.
Goizean irteteko ordua ailegatu zitzaionean Txano Gorritxo neska gajoari, artean otsoaren alarauak aditzen ziren, oso urrutira bazen ere. Hori zela eta, amonak esan zion basoan kontuz ibiltzeko.
Txano Gorritxo basotik zihoala, otsoa agertu zitzaion bat batean. Otsoa bezperakoa bezain gezurtia zenez, behin jakinda amatxoren etxera joateko asmoa zuela neskatxoak, beste bide bat proposatu zion azkarrago ailegatzeko. Jakina, askoz luzeago zena. Beraz, otsoa lehenago heldu zen haien etxera.
Aurreko egunean Txano Gorritxo loreak biltzen gelditu bazen amatxori eramateko, oraingo honetan herrirantz jo zuen, laguntza eskatzeko asmoz. Bidegurutze batera ailegatu zenean, nor topatuko eta bezperan otsoa akabatu zuen ehiztari jator hura. Gizona oso pozik zetorren, bada, otsoaren larruarengatik diru pila bat eman omen zioten herriko udaletxean.
Txano Gorritxok kontatu zionean bigarren otsoarena, ehiztariak oso ondo hartu zuen berria. Ehiztariak diru-sariaz besterik ez baitzuen pentsatzen: beste otsoa ere behin akabatzen zuenean eskopetarekin. Txano Gorritxo, ordea, oso kezkatuta zegoen, otsoak bere amatxo janda izango ote zuen, beraiek etxera heltzerako.
Txano Gorritxo kezketan ikusirik, ehiztariak esan zion, behin etxera ailegatzen zirenean, bere atzetik makurtuta joango zela, eta lasai egoteko. Eta esan ere, etxean lasai-lasai sartzeko, berak babestuko zuela-eta, eskopeta erakutsiz.
Dirudienez, Txano Gorritxoren ama bere neskatoa noiz iritsiko, aspalditik zain zegoen mandioko leiho batetik begira. Baina alabaren ordez otsoa ikusi zuenean, hango ate zaharra barrenetik ondo giltzatu, eta isil-isilik jarri zen aulki batean eserita.
Etxea hutsik zegoelakoan otsoa sartu zen, eta Txano Gorritxoren amaren arropekin mozorrotu ondoren, heltze handi batean ura berotzen jarri zuen.
Halako batean Txano Gorritxo eta ehiztaria etxera heldu ziren, eta atea tok-tok jo eta barruratu ziren sukalderaino.
Txano Gorritxok ama desitxuroso samar jantzita ikusi arren, eta ia begiak bakarrik ikusten zitzaizkiola, ez zion horri garrantzi handirik eman, eta galdetu zion:
--Amatxo, amatxo, zertan ari zara...?
Eta otsoak erantzun zion:
--Ura berotzen jarri dut, irakiteko...!
Eta Txano Gorritxok berriz:
--Amatxo, amatxo, eta zertarako...?
Eta otsoak azaldu zion:
--Umeen haragia egozteko...!
Eta Txano Gorritxok berriro:
--Amatxo, amatxo, zer egiten du mahai gainean aizto handi horrek...?
Eta otsoak aiztoa hartuz, esan zion:
--Zu zati txiki-txikitan egiteko...!
Orduan Txano Gorritxo makurtu zen, eta ehiztariak otsoari bi tiro bota zion burura, bertan zerraldo utziz.
Txano Gorritxoren amak bibak eta algarak aditu bezain azkar, mandiotik jaitsi zen eta alaba besarkatu ondoren, ehiztariari eskerrak eman zizkion, bihotz-bihotzez.
Ehiztaria pozez gainezka zihoan otso zaharra zeramala sorbalda gainean.
Geroztik sekula santa ez da otso gehiagorik azaldu baso eder eta zabal hartan.
Kukuarri
**********
BERUNEZKO
SOLDADUTXOA
Bazen behin
berunezko soldaduen kutxa bat. Guztira hogeitabost eta denak ahizpak ziren. Armak besoetan eta
burua tente, harro – harro zeramaten uniforme gorri-urdina.
Dorak bere urtebetetze egunean jaso zuen gure
soldadutxoen kutxa opari. Kutxatik atera bezain laster, batek hanka bakarra zuela ohartu zen.Hala
ere, ahizpatxo herrena besteak bezain sendoa zen.
Dorak soldadutxo herrena beste jostailu guztien artean
jarri zuen, gaztelu baten aurrean hain zuzen. Bertan, dantzari lirain bat
zegoen zutik. Hanka bat oso goian zuenez, gure soldadutxoak dantzariak hanka
bakarra zuela pentsatu zuen:
-
Hona niretzako moduko gizona!.
Gauean berarengana hurbiltzen saiatuko naiz..
Gaua heldu zen eta
jostailuek bizia hartu zuten festa bikain bat ospatuz.
Hurrengo goizean, Dorak
leihoaren ertzean ezarri zuen soldadutxo herrena. Haize bolada batek eraginda ,
leihotik behera erori zen.
Bertatik bi neskatxa
bihurri pasa ziren eta soldadutxoa ikusi zuten. Paperezko itsasontzi bat egin
eta barruan jarri zuten. Ondoren, uretara bota zuten. Korronteak eramanda,
tunel batetik igaro zen itsasoan barrena eramanez eta papera desegin zenean
arrain batek irentsi zuen.
Beranduago, arraina
arrantzatua izan zen eta merkatuan erosia izan zen. Etxeko gizonak arraina
sukaldatzeko asmoa zuen eta aiztoarekin sabela zabaldu zion. Hara non topatu
zuen berunezko gure soldadutxo herrena!!
Zortez Doraren aita zen
etxeko gizona eta berriz ere Doraren eskuetan erori zen soldadutxoa. Bere
ahizpatxoekin batera jarri zuen eta zortez, dantzariaren parean jarri zuen.
Bata besteari begira geratu ziren, maiteminduak bezala.
Bat – batean kutxa
beltzetik atera zen deabruak malgukiaren indarrez, soldadutxoa sutara bota zuen tximinia
bertara. Jarraian atea ireki eta haize bolada batek dantzaria bere aldamenera
eraman zuen. Dantzari ederrak ere suak hartu zuen. Biak urtu eta desagertu egin
ziren.
Hurrengo egunean, suak
utzitako errautsak garbitu zituztenean,
berunezko bihotz txiki bat aurkitu zuten, eta ondoan, lore bat suak belztuta
ERRAUSKINE, 2. ZATIA
ERREGINA ETA 7 IPOTXAK
Egun berezia zen hura.
Erresuma guztia printzea eta Edurnezuri ezkontzeko zai zegoen. Festa eta
alaitasun giroa zerion aurreko egunetan.
Ez zen hala aldiz, zazpi
ipotxen etxean. Haiek atsekabeturik eta haserre zeuden printzeak eraman
baitzuen ospea, soilik, Edurnezuri musukatzeagatik. Baina bere garaian benetan
hura zaindu eta animatu zutenak ipotxak izan ziren. Benetan gorroto bizia
zioten printzeari eta edozer egingo lukete ezkontza bertan behera uzteko.
Azkenean, erregina
maltzurrarengana jo zuten eta zortzien artean ezkontza izorratzea erabaki
zuten.
Ispilutxo majikoari
printzea alkoholiko batean bihurtzeko eskatu zioten; ondoren zazpi ipotxak
beren oparia eskainiko liokete printzeari: likorezko bonboiak, alegia.
Esan eta egin. Larunbat
eguzkitsu hartan, erresuma osoaren aurrean, banketean izugarrizko ikuskizuna
eskaini zuen printzeak. Erabat lotsagarri geratu zen. Edurnezuri negar batetan utzi zuen; ez
zirudien berak uste zuen printze xarmangarri hura …
Hortxe azaldu ziren zazpi
ipotxak Edurnezuri kontsolatzera. Beraz, etxera eraman zuten eta bertan ederki
zaindu zuten bolada batean
********
********
TXANO
GORRITXOREN BISITAREN BERRIA
Txano Gorritxo azkar etorri zen bere amonaren etxetik
eta gainera otsoa ikusi gabe, sobra ere aspalditik ez zen ikusten amonaren
ondoan zegoen basoan. Horregatik oiloak algaraka ari ziren jaten alde
guztietatik.
Bere etxera iritsi zenean ez
zegoen inor eta atea itxita aurkitu zuen. Saskitik atera zuen giltza eta ireki
zuen. Saskia mahi gainean utzi zuen eta amonak emandako pastelak plater batean
utzi zituen. Haiek begira jateko gogoa sartu zitzaion eta txokolatezkoa hartu
zuen.
Gutxira, ondoko basotik aizkoraren
golpeak arbol bat mozten entzun ziren. Bere aita izango zela pentsatu zuen, sua
pizteko egurra behar zuelako eta ama berarekin izango zela laguntzeko.
Arratsean gurasoak neke neke
eginda etorri ziren .
Amak, Txano Gorritxo ikustean,
izugarrizko sorpresa hartu zuen. Amak, maitekiro, Pipiltxo deitzen zion.
-Baina, Pipiltxo, zergatik ez zara gelditu lo egitera amonaren etxean?
- Ba begira ama ,ezin zen.
- Nolatan ezin zela!
- Amona gizon batekin zegoen eta pastel hauek niri eman ondoren agurtu
nau eta bueltatzeko esan dit.
- NOLA…….zer esaten didazu Pipiltxok gizon batekin zegoeeela! Ez dago
burutik sano !. Bere adinean !.
- Bai, ama, eta gainera soineko berde bat zeraman izugarrizko eskoteekin!
Hau entzutean amaren begiak
asko ireki ziren.
- Nola zen gizona?
- Bera baino gazteago eta polita.
- Ay ama , ay ama ,bere diruaren bila ibiliko da!.
- Baino amonak ez du dirurik!.
- Bai, gordeta du etxeko izkutaleku batean, berak bakarrik ezagutzen
duela.
Pipiltxok pentsatu zuen
aurrerantzean ez zuela baimenik izango amonaren etxera joateko eta geldituko
zela bere pastelik gabe.
Eta halaxe suertatu zen. Amak
debekatu zion amonaren etxera joatea esanez amonari zegokiola etortzea eta
guztia argitzea. Baino beraren berri jakin gabe egon ziren zaldun bat etorri
zen arte eskutitz batekin, gonbidapen bat zen, hain zuzen eskontzaren
gonbidapena.
Amak esan zion zaldunari
etxoiteko ,erantzun bat eman behar ziola idatzita .
- Nahi badezu gu zure eskontzara
joatea hemendik pasa, lehen guk zure senarra izango dena ezagutzeko ,zuk
ezkondu baino lehen.
Egun bat faltatzen zela
eskontzarako etorri ziren eta ezagutu zuten bere senarra izango zena eta gero
izango ez zen, zeren gau hartan
txokoaren dirua aurkitu zeta alde egin
zuen ohar hau utziz:
DIRU GUZTIA GASTATU ARTE EZ NAIZ IZANGO ESKONTZARAKO PREST. ORDUAN NAHI
BADEZU BUELTATUKO NAIZ. MUSU HAUNDI BAT. OSO ZORIONTSU EGIN DIDAZU
Suscribirse a:
Entradas (Atom)