miércoles, 20 de noviembre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.11.20 Irakurtzekoa...






Ejercicios de estilo


¿Leer es escribir? ¿Escribir es leer?

CNT 1314. EUSKERA. 2013.11.20 LIBURU MAGIKOA

Ipuiaren estruktura

Pertsonai nagusia: Liburua
Non gertatzen da?
Noiz gertatzen da?
Nola izango da liburaren harremana besteekiko?
Zein arazo mota sortuko ditugu?
Zein irtenbidea


Jasotako ariketak....

LIBURU MAGIKOAREN IPUIN IHESKORRA
Mari poz-pozik zegoen. Telefono mugikorrean jaso zuen mezuak esaten zuen bere lan eskaera onartzen zutela. Enologoa zen. Mezua Saint Emilionetik etorri zitzaion. Hurrengo astean goizeko bederatzietarako Cazabon Chateauan egon behar zen.
   Dena ondo Joan zen eta bost hilabete pasatu ondoren Cazabonen zegoen bizitzen eta lan egiten.   Bere logela liburutegi ondoan zegoen.
   Bere lana ardoaren egitea  gertutik jarraitzea zen. Lan hori, jabearekin egin behar zuen. Michelek ,jabeak, naiz eta hirurogeita hemeretzi urte izan, gertutik jarraitu nahi zuen prozesua eta  Mariaren ezaguerak eta ongi egitea ezinbestekoak ziren horretarako.
   Afaldu ondoren Maria liburutegira joaten zen , han liburu bat aukeratu eta irakurtzeari egiten zion loaren menpean bukatu arte.
   Abuztuko egun bat zen, mahastegian zeuden biak ekaitz bat beren gainean lehertu zenean. Azkar Joan ziren etxera babesaren bila. Jabeak esan zion egun hartako lana bukatutzat  ematen zuela eta bera lagun bat bisitatzera joan zen.
   Agurtu ziren eta Maria liburutegira Joan zen. Han zegoela tximista baten argiak gela argitu  zuen , eta batez ere “Mahatsaren ipuina” izenburu zuen liburua.
   Asko beldurtu zen bera, baina kuriositatea gainditu zitzaion , liburua ireki eta begiratzen hasi zen. “Mahatsa eta eskalea”, zen lehenengo ipuina.
   Irakurtzen hasi zen. Irakurtzen zuena ahots lehun eta baju batek aldarrikatzen zuen liburutegian. Ipuinak kontatzen zuen eskale bati  mahats ezin gozoago eman ziola pertsona batek, gainera mahats-mordoa handia eta bera hori jan ondoren: loak hartu, amets egin eta zer amestu…?
-altxor bat handik gertu zegoela eta… bere zorionareko dena egia suertatu zen.
   Ipuina bukatu zuenean berriro  irakurri nahi zuen. Hasierara Joan zen eta bigarren aldiz egin zion irakurtzeari. Baina bigarren aldian irakurtzen  zuen hitzak liburutik desagertzen ziren. Aldi berean hots batzuk entzuten ziren liburuen apaletan. Ihes egindako hitzak ziren  beste liburuetan sartzeko baimena eskatzen liburuen azaletan kolpeak ematen .
   BAPATEAN ESALDI HAU NABARMENDU ZEN.

Hemen ez dago lekurik itzul zaitezte zuen liburura...



   Orduan bai sortu zela eromena, itzuli bidean hitzek topo egiten zuten eta edonola liburu haundian sartzen ziren, desordenaturik ,zegokien ipuina sortu gabe. Gainerantzeko liburuak haserre zeuden eta aldamenekoari botatzen zioten errua. Hasi ziren elkarri jotzen beren azalekin. Honek izugarrizko ahuts laino sortu zuen. Lainoa liburu haundi gainean pausatu zen eta hitz hau utzi zuen:

Pakea


    Hitza liburuan sartu zen . Liburuan sartu bezain laister iskanbila bat hasi zen eta paperen fereka entzun zen. Mariak liburua ireki zuen eta orduan dena lasaitu zen, ipuina ondo idatzita zegoen.
   Berriro hasi zen irakurtzen . Bukaerara iritsi zenean eskalea Chateau baten jabea zen eta zurrut egiten zion berak sortutako ardo berri bati. Erdi litroko botila batetik edaten ari zen eta edan ondoren egun guztirako poza ematen zuen.
   Momentu hartan haize bolada batek ireki zuen lehio bat  eskuan zeukan liburua lurrera botatzen.
   Orduan parre batzuk irten ziren  lehiotik eta ekaitzarekin batera mahastegiaren gainetik Joan ziren.


*********


Liburu Kuttunena


Oso liburu ezaguna naiz euskaldunen artean.  R.Mª de Azkue-ren lan erraildoiren fruitu, HIZTEGIA: Euskara-Espainola-Frantsesa.  Joan den mendearen aseran kaleratua, millaka eztabaida argitu dizkiet euskararekin  kezkatuak dabiltzenei.

Bizkaia eta Nafarroan zehar ainbat jabe izan ondoren, orain, Donostian ikastola batetako liburutegian nago zenbakitxo bat itsatsita beste liburu batzuekin apalean lerratuta .    

Liburuzainak  tratu ona ematen dit; tarteka laztantzen nau eskuekin eta begirada xamurpean nere ohiko lekura itzultzen nau.

Juxtu gaur goizean gazte trakets hoietako batek baldarki eldu nau eta korrika batean, eskaileretatik behera ninderaman, ez dakit, again kalera….  Azkenean patio ixkina batean utzi eta anka egin du.  Otzez nago eta bakarrik: inor ez inguru guztian. Ikasleak dagoeneko joanak dira eta irakasle geiengoak ere. Inor ez eraikin guztian eta illuna goruntz doa nere izuaren pare.

Gaueko hamaikak dira eta hara non azaltzen den zuzendari arduratsua bere kotxearen billa. Motorra  piztu du eta guztiz nabarmen geratu naiz argi-izpiak gainean. Zuzendaria nere bakardadeaz ohartu da eta kotxetik atera da.  Maitasunez altxa eta “gure Azkue”! atera zaio barru-barrutik.

Begietako niniak dir-dir egin diote: “etxera eramango dut eta ez du iñork sekula jakingo non bukatu duen arri-bitxi honek” bere buruan biraka. Behin kotxean  bere ondoko eserlekuan bidaiatu dut Gross auzoraino. Etxeratzean , egongelako mahi gainean pausatu nau trofeo preziatuaren gisa. Miren emazteari kontatu dio gertatutakoa eta nola ez itzultzeko desio biziak arrapatuta daukan.

Mirenek, zuzentasuna erakusten duen eskola zaharrekoa izanik, irmoki dio: “ezin duzu hori egin, kultura guztion kontua da”.


Hurrengo goizeko bederatzietan, zuzendariaren zalantzak zalantza, nere ohiko txokora itzulia nengoen.

**********

LIBURU   MAGIKOA

IPUINAREN  ESTRUKTURA

Pertsonai nagusia:  LIBURUA


N O N  ?

Herriko kultur etxeko beheko solairuan;  non oso aintzenean Salatxo dorretxearen bodega izan zena, baina gero, Karlisten guda garaian, kartzela moduan erabili zuten, atxilotuak giltzapean edukitzeko oso baldintza txarretan hango hezetasuna zela eta. 

N O I Z  ?

Uztailan hogeita hamarrean gertatuko da. Izan ere, horixe da azken eguna, goiz partean bakarrik gainera, kultur-etxea zabalik dagoela; abuztuan itxita baitago, oporrak direla eta.

NOLA IZANGO DA LIBURUAREN HARREMANA BESTEEKIKO  ?

Harritzekoa bada ere, oso harreman onak izango ditu gainontzeko liburuekiko. Izan ere, ez aspertzeko, denekin saiatuko da jator jokatzen besteengandik azken berriak eta  munduan gertatzen diren aldaketak jabetzeko. 

ZEIN ARAZO MOTA SORTUKO DITUGU  ?

Inoiz inork aukeratu ez duenez, apalez apal ibiliko da liburu guztiak tokiz nahastuz (bera oraintxe apal batean gero bestean), ea norbaitek izenburuez edota idazlearen izen-abizenez nahasturik, beste liburu batzuen tartean ateratzen duen behingoz, leihorik ez dituen liburutegi  horretatik. Bada bertan egotea hutsak halako zirrara eragiten baitu.

ZEIN  IRTENBIDEA  ?

Liburu tipia eta ez oso lodia denez, eta azalean halako marrazki arraroak dituenez, bada apalez apal saltoka eta saltoka ibili ondoren, umeen sailean bukatuko du. Eta haur inozo batek hartuko du Ikastolako oporretako etxeko-lanak egiteko, marrazki deigarri haiek kopiatuz, liburuko aurreko azal gainean horri txuri bat jarriz. Bukatutakoan, motxilan sartuko du beste gauzak artean, konturatu gabe.  

                                                                                           Kukuarri 


*********

NON
SATURNON
LURRAN
HONDURASEN
INDONESIAN
ERRENTERIAN
PASAIAN
BESTE ERREALITATE PARALELO BATEAN
NOIZ
2053
2013
1700
1800
2000
1400
1500
NOLA







ZEINTZUK
GANIDERA TRIBUA
GONZALEZ FAMILIA
TXANOGORRITXU ETA OTSOA
SARA ETA JOEL
5.b MAILAKO
GELAKO HAURRAK
DENIS TXAKURRA ETA AGUREA
SUKALDARI ERREZETEN LIBURUA ETA AUTOLAGUNTZA LIBURUA
ARAZO MOTAK
SEKRETUAK GORDETZEN DITU
ERREALAK BIHURTZEN DIREN IPUINAK DITU
ARAZOAK KONPONTZEN DITU
TRISTETASUNA KUTSATZEN DU
HELDUEKIN HARREMAN TXARRA DU
KIROLARIA DA
BIDAIATZEA GUSTOKO DU
IRTENBIDEA
ORRIALDEAK ERRETA BUKATZEN DIRA
BERRIRO IDATZI BEHAR DUTE
BIZITZAKO SEKRETU MAJIKOA EZAGUTZEN DUTE
ZORIONTSU BUKATZEN DU BERE FAMILIA MAITEAREN APALEAN
YOGA EGITEN AMAITZEN DU
BIRZIKLATU EGITEN DU
BESTE PLANETA BATERA DOA BIZITZERA

LIBURU 


*********
Arratsalde hartan Tegucigalpako apartamentu txiki hartan, Maitek eskutitz bat jaso zuen:
“ Gonzalez sendi agurgarria:
           Zuen seme Carlos Gonzalez Mendez desagertu egin da Bogota hiriko kanpoaldean Verdes Unidos G:K:E. arekin lanean ari zen bitartean.
Bertako polizia bilatze lanetan ari da buru-belarri. Berririk izatean, jakinaren gainean jarriko zaituztegu.”
         Maite negar batetan erori zen. Carlos betirako galdu ote zuen?
         Handik hilabetera, Carlosen ondasun guztiak bidali zizkioten familiari.
         Maitek, Carlosen gelara eraman zituen gauza guztiak, etxetik hanka egin baino lehen zeuden bezala utziz.
         Juan Jose , anai txikiena, Carlosen gelan sartu zen eta beti gustuko izan zuen kutxatik liburu bat hartu zuen. “Liburu Magikoa”-irakurri zuen berekiko. Bertan, orri-markatzaileak adierazten zuen bezala, 73. Orrialdea ireki zuen. Irakurtzen hasi zen:
       “ COLOMBIAKO BAHIKETA:
2000. urteko ekainaren 12an, Bogotako kanpoaldean, G:K.E. bat sortu zen elikagaiak bildu eta bertako familia behartsuenei banatzeko. Elkartea berria zen eta jende multzoa behar zuen aurrera egiteko. Alizia elkarteko buruak iragarki anitz jarri zituen hirian eta baita internetez ere.
       Carlosek iragarki hau irakurri zuen Facebook bitartez eta langabezian zegoenez, elkarteari gutun bat bat idatzi zion bertan elkarlanean aritzeko asmoa adieraziz. Aliziak berehala erantzun zion eta Carlos Bogotara abiatu zen. Familia behartsu gehiegi zegoen elikagai gutxirako eta elkarte desberdinetara jo zuten hauek lortzeko. Hauetako irteera batean, Carlos, desagertu egin zen”.
       Juan Jose zur eta lur geratzen ari zen irakurtzen ari zen heinean. Bete-betean bere anaiaren istorioa zen. Liburua itxi zuen eta berriro liburuaren izenburua irakurri zuen berekiko: “ Liburu Magikoa”.
      Bost segundo luze iragan ziren. Tupustean, mahaitik axota hartu zuen. 73. Orrialdea erauzi egin zuen eta halaxe egin zuen banan-banan 83. orri arte.
         Juan Josek  ipuina berridatzi zuen, esperantzaz beterikoa eta baita dena jarraian irakurri ere.
        Azken esaldia bukatu bezain pronto, telefonoak jo zuen Gonzalez familiaren etxean.
        Amatxo begira geratu zen pozik eta adi Juan Jose. 5 segundo luze eta bizietan, amaren so galdua munduko irribarre ederrenean nola bilakatu zen behatu zuen. Bere bizitzako unerik txundigarriena izan zen hura.

        Amak algara batean, telefonoaren bestaldean Carlos zela adierazi zien denoi.


*********

L I B U R U    M A G I K O A   ( I )
Orain dela urte batzuk Salatxo dorretxeko beheko sotoan kokatuta zegoen herriko liburutegia. Aurretik, antzina-aitzinean, bodega moduan erabili zuten, eta ondoren, Karlisten gerra garaian, kartzela izan zen atxilotuak ondo zaintzeko toki segurua zelakoan; bada, harrizko lodiko hormek zein hango sabaia bobeda modukoak edonori atzera eragiten omen zioten, haiek zulatzen hastea bertatik alde egiteko. Bai, alajaina! Jana eskasa eta zegoen hezetasuna, horrek ere gutxi laguntzen zien atxilotuei indarrak berrindartzeko. 
Gure garaira itzuliz, 2003eko uztailaren 30a zen, eta eguerdiko ordu batan liburutegiko ateak bolara baterako (abuztua osoa, alegia) itxi behar zituztenez, liburuak aukeratzen jende andana zebilen etxera eramateko. Ikastolako  irakasleek agindutako etxeko-lanak bukatu nahian ere, hainbat mutiko ikasten ari zen buru-belarri. 
Liburutegian bazen liburu bitxi bat non ezin hobeto konpontzen zen bere kide guztiekin. Izan ere, beti prest zegoen gainontzekoei laguntzeko: hautsa kendu, etzanda edo erortzeko arriskuan bazeuden zegokien tokian kokatuko, eta abar ;eta baita lasaitzeko ere, aspaldi bazen handik ateratzeko irriketan zeudenei. Trukean, hauxe besterik ez zien eskatzen: berriro liburutegira itzultzerakoan, munduan zer gertatzen zen, berari kontatzea. 
Izan ere, inoiz inork ez zuen bera aukeratu etxera eramateko, lehenetako liburua izanda herriko liburutegian, dorretxe hartan kokatu zutenetik udaletxekoek.  Hamaika ahalegina egina zuen ordurako, nola edo hala, norbaitek har zezan, beste liburu artean bere burua gordeta; eta horretarako, apalez apal ibiltzen omen zen kideak nahastuz eta tokiz aldatuz, ea baten batek idazle baten trilogia barruan bera nahasturik hartu, eta eramaten zuen; edota, bestela. Baina horretan ere zorterik sekula izan ez berak. Baita berriro saiatu ere ateratzen, goiz hartan bertan gainera, gazten baten motxila barruan ezkutaturik, Ikastolako etxeko-lanak egin ondoren. Irtendakoan, ordea, piiiiiii... soinu salataria egin zuen sarrerako atean zegoen halako tresna berezia. 
Liburutegia irekita zegoen azken egun hartan ere inork ez zuela eramango ikusirik, heldu zion aurretik zeukan egitasmoari, handik alde egiteko. Argi eta garbi zeuzkan gauzak; izan ere, arestian aipatu bezala, oso ondo jakitun zegoen kaleko berriaz bere kideek esanda. Eta ondo kontuan zeukan, bai alajaina, haietako batek esandakoa:  nola alde egin zuen toki hartatik --orduko hartan kartzela moduan erabiltzen zutenean --,  Karlista atxilotu batek. Beraz, aukera hor zegoen; saiatu behar.  Saiakera egitekotan, argindarra kendu baino lehen izan behar zuen, gainera. 
Izandako ardo-bodega hartan, areto bukaeran, ezkerreko txokoaren sabaian halako harrizko ubide bat zegoen kanpoko haizea sar zedin, liburutegia aireztatzeko haize-egokitua  aparte. Argindarrarekin zabaltzen zen goiko grisela bertako argia pizterakoan. Hortaz, erabaki eta egin. Azken orduan, saltoka-saltoka, inork ez ikusteko moduan harantz jo zuen, bertako arduradunak oporrak hartu aurretik.    
                                                                                                          Kukuarri


L I B U R U   M A G I K O A  ( I I )



Kalean galdeketan ibiltzeko giro ez zegoenez egiten zuen hotza handia zela eta, Pasaiako herriko liburutegian zebilen arrantzale gazte bat, antzinako liburu berezi bezain erakargarria, aztertzen. Batez ere jakin nahi zuen, ea lehengoko itsasgizonek edo agintariek bazuten kanpoko kaia eraikitzeko asmorik. 


Liburukotearen orriak ari zela pasatzen, haren harridurarako, non agertzen zen 2013. urte hasieran jotzen zutela ditxosozko kanpoko kai erraldoi hori egiteko asmoa. Arreta handiz azalpen guztiak irakurtzeari eman zionean, halako batean, liburuaren orriak bakarrik pasatzen hari ziren, abiada handiz; mila eta hogeita hamahiru garren orrian geldituz. Eta honela zioen: "Pasaia, 2013. Azaroak hogeita hiru. Jada ez da egingo kanpoko portua. Eusko Jaurlaritza". Hori poza!


A zer nolako iskanbila eta nahasketa sortu zuen gazteak herriko jende artean, liburua maileguz hartuta besazpian zeramala, pozez gainezka. Ez zen gutxiagorako eta. Ez horixe!


Etxera ailegatu zenean eta berogailu ondoan liburu magikoa laga hala, berau hauts bihurtu zen, gaztearen haserrerako. Orain jendearen aurrean nola baieztatuko zuen, ez zela egingo ditxosozko kanpoko kaia. Bere buruarekin oso haserre zegoen mutil gaixoa. 


Zer bururatu eta, berriz liburutegira zuzentzea ea ba ote zegoen lehengoko liburuaren beste kopia bat. Baietz, bazegoela, baina euskarazko bertsioan. 




                                                                                                                 
                                                                                                          Kukuarri