lunes, 18 de noviembre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.11.13 Koloreak

Ortzadarren koloreen sorrera...

kolorea aipatu gabe!

Jasotako ariketak....

BERDEA:
Gure herrian kolore hau nabarmena izan da betidanik, gure klimaren ondorio ederrenetakoa dela esango nuke.  Hala ikusirik, andre-goikoak naturaren kolore izendatu zuen.
Bestalde, gure gorputzeko hainbat fluidoen adierazlea izan da gaixo jarri izan garenean; bata sudurretik irteten dena eta bestea ahotik

GORRIA:
Hasieratik ageri izan da instintuek eraginda; sua dario eta makina bat gudatan odolak zipriztintzen zuen bazter guztietatik;
Era berean gure begietan islatu izan da pasioak hartzen gaituenean
Batzuetan hauek ikusi izan ditugu hanka sartu izan dugunean

URDINA:
Infinitutik etorri zen, goitik eta behetik. Garbitasuna eta askatasuna islatzen du eta gure planetan nabarmen dugu zeruan eta itsasoan.
Pottokien  munduan ezinbestekoa da, berauen azala halakoxea baita; kontuz dena den, gure azalean agertuz gero, kezkatzen hastekoa izango litzateke…

MOREA
Hainbat kulturatan jainkoaren aldamenera hurbiltzen zaitu; barealdia eta patxada islatzen du; iluminazio eta eboluzioaren seinale.
Haatik, aurkakoa ere islatzen du, borrokaren ondorio bezala; norbaitek ukalondo-kada bat ematen dizunean gerora agertzen omen da.

HORIA
Eguzkiaren sinboloa berau, argitasunaren erregina. Alaitasuna eta plazeraren adierazle; garratza ere izan daiteke, limoia bezala, gorrotoa eta zeloei ere lekua eginez.
Hainbat abestietan nabarmenki erabili izan da; hainbat garraiobideen  kolorea bezala, urpekaria eta traktorearena hain zuzen.

LARANJA
Berotasunetik sortu zen , nahiz eta apika bere lagunak islatzen duen hainbestekoa  ez izan. Freskotasuna eta osasuna goizeko zukuetan. Bakea islatzen du ere hainbat kulturatan.
Gure herrian duela urte batzuk, gasa eroateko ontziaren sinboloa zen, hots butanoarena eta gure kideak esan zuen bezala, komunikabideetakoa, euskaltelena , hain zuzen

BELTZA
Iluntasuna eta goibeltasunaren sinbolo, gaua du lagun. Misterioz josita heriotzara garamatza
Bere horretan berotasuna ere irensten du, galdetu bestela kolore honetako oihalak daramatzan emakume musulmanari.
Dotorezia eta liraintasunaren adierazle ere bilakatzen da; galdetu oraingo honetan lodienei







 UDAZKEN KOLORETSUA
   Nire etxeko lehioak ireki ditu ea kanpoko koloreak sartzen diren, baina Norvegiako herrixka honetan naturak tristurazko aurpegia azaltzen du. Azkar itxi dut eta sofa gainean etzan naiz, begiak itxi eta lasaitasunaren besoetan erori naiz orduan bai koloreak ikusi ditudala.
   Aspaldiko kontua da hau, nik hemezortzi urte nituen eta nire osabak eta izebak gonbidatu ninduten egun batzuk pasatzera Alikanten zuten etxe batean.
   Abioez egin nuen bidaia. Oslotik atera nintzen goizeko egun gris batean eta Alikantera iritsi nintzenean zeruko argiak dizdiratzen zidan.
   Osaba eta izeba aireportuan zeuden ni etxoiten. Bele koloreko kotxean sartu eta “Ribera” deitzen den restaurante batera Joan ginen. Han kalamarreko tintaz egindako arroz bat bazkaldu  genuen. Izugarri ona zegoen. Egun hartako pasadizo besteak ahaztu zaizkit, baina hurrengo egunekoak oso biziak ditu.
   Osaba eta izebak eraman ninduten baseliza batera. Baseliza tontor txiki baten gainean zegoen  eta handik ikusten zen ikuspegia izugarri polita omen zela esan zidaten.
   Kotxea izpilikuren lorategi baten ondoan utzi genuen, han hazten bazen baselizara zijoan ondarrezko bidea, laranjondoen  artean zihoana.
   Laranjaditan pertsona batzuk zeuden zuhaitzetatik laranjak hartzen eta otarretan botatzen. Lurrean ere laranjak ikusten ziren .
  Eguzkitan epel, epel gindoazen . Baselizak izar batez estalita ematen zuen.
  Iritsi ginenean soroa bere garbiketaren lanean zegoen aldarean. Bere atzean erretablo haundi bat zegoen, erdian Ama Birjinak zeruko bidea egiten zuen, izar disdiratsu bat  soineko modukoa zeramala , eta horren gainean kapa bat zetazkoa eta zeruko kolorekoa. Aingeru pottolok, gorputza biluzik, laguntzen zioten bere gorantzako bidean. Ama Birjinaren burutik errainu disdiratsu batzuk ateratzen ziren. Beheran, esker aldean,  kuadro txiki batean infernuko sutean, kondenatu batzuk, berari begira ,aurpegi damugarria agertzen ziren. Beste aldean San Pedro zeruko ,atea irekitzen ari zen zerura iritsi zirenei. Erretablo guztia inguratzen zuen orla osatzen zituen osto ilunek eta argiek, kainaberek eta txoriek .
   Liluratuta geratu nintzen. Kolorez asaldaturik ikusten nintzen ni. Inoiz ez nintzen konturatu beraien poterez. Osabak galdetu zidan:
-¿Gustatzen al zaizu
   Harridurak ez zidan uzten erantzuten .
   Sororak  burua altxatu zuen, begi zorrotzak zituen , begirada arraro bat bota zigun. Aurpegiaren erdia erreta zeukan.
-Bai, asko gustatzen zait-erantzun nion-ezin niola begirada kendu.
  Hau esan eta atera nintzen.Osaba eta izeba pittin bat geratu ziren, Nik bitartean argazki batzuk egin nituen.


 AZTIAREN  KAPELA
   Aztia kapelatik  koloreak ateratzen hasi zen:

-LEHENENGOAK
Bihotzak piztu (zituen)
-BIGARRENAK
Eguzkia argitu (zuen)
-HIRUGARRENAK
Bioletak jantzi (zituen)
-LAUGARRENAK
Ostoak kolaratu (zituen)
-BOSTGARRENAK
Titiaren esnea jario (zuen)
-SEIGARRENAK
Zerua zabaldu (zuen)
-ZAZPIGARRENAAAK
zuenAtera eta dena izkutatu …

Aztia harrituta sudurra kapelan sartu zuen , ondo begiratzeko ,baina kapeluari zulo bat egin zion bere sudur luze eta zorrotzarekin . Koloreak errepikatuta zeuden eta geratzen zirenak  zulotik arrapaladan atera ziren  ortzadar aundi bat osatuz eta dena argituz ikusgai bihurtu zuten.


 KOLOREN ZEHAZKETAK
      Amodioaren kolorea naiz, baita lotsaren izpilua. Politikan esker aldekoak aurkezten ditut. Oso deigarria naiz ,eta kosta egiten zait izkutatzea.
      Niri begira eta lasaitu, stressa duenari komeini zaio. Udaberrian jantzi egiten dut natura nire kolorearekin eta ,orduan, jasotzen ditudan lilurazko begiradek hunkitzen naute.
       Eguberriko postaletan agertzen naiz, elurra iparralderen leku askotako protagonista delako. Pertsona bat gaixo badago edo ahulezian erortzen bada nire kolorea hartzen du. Oso harro sentitzen naiz pakearen aurkezlea naizelako
       Eguzkia gehienetan nire kolorez margotzen dute, baita gari heldua. Poterearen adierazlea naiz.
       Gaizkilek aukeratu naute: deabruak, belek, banpiroek…Baina norbait oso dotore jantzita Joan nahi badu aukeratzen nau.Zergatik izango da?
        Printzek odola nire kolorekoa dute , horregatik oso inportantea sentitzen naiz eta baita zerua nire kolorea aukeratu duelako, horregatik beti besteen gainean nago.
        Nazarenok nire koloreko tuniketan beraien izerdia botatzen dute eta beraien penen azken ohiartzuna naiz.
        Gu guztiok eta beste anai batzuk hortik dabiltzanak senide ospetsu , ezaguna eta oso erabilia osatzen dugu. Ezagutzen ez gaituzten bakarrak itsuak dira,baina gure izenak hoiek bai oso entzunak eta ezagunak dituztela.


ZAZPI  IPUIN   ZAZPI  KOLORE  GAINEAN



I


Zezen plaza jendez lepo zegoen arratsalde eguzkitsu eta bero hartan. Bosgarren zezenari behin banderillak ipini ondoren, odoljarioak zituela, ezin erasokorragoa izan aurrean jartzen zitzaion toreatzailerekiko; haren bila joaten baitzen itsu-itsu. Gizonak, ordea, trebetasun handiz zezena txuliatzen zuen kaparantz.

I I
Azken boladan irrikitzen nengoen ea lantokian datorren urteko lan-egutegia nolakoa adostuko zuten. Behin jakin ondoren, lur-jota gelditu nintzen, bada, ezin okerrago egin. Handik aste batera eskaini zidatenean erretiro-aurreratua, horrek berrindartu ninduen. Bai horixe!

I I I
Hamaikak aldera saltoka eta kantari hurbildu ginen oriotarrok Donostiako Urgul mendira, estropadak ikusteko asmoz. Hasieran atzetik baginan haize zakarrak eta olatu itzelek eraginda lehenengo kale madarikatua egokituagatik, behin ziaboga eman ondoren, aurretik jarri, eta gero besterik ez zegoen ikustea zein kolore nagusitu zen Akuarioko arranblan, jakiteko geu ginela Kontxako Ikurrinaren jabe. 

I V
Egunero mendira joaten ziren haize garbia arnasteko  eta bake ederrean goiza igaro. Behin, ordea, baso tapitu batean barneratu basurdeak moduan, eta gero ez jakin nora jo. Halako batean trenak ateratako zarata aditu, eta soinuaren etorrera nondik zetorren jabetu ondoren, zuzendu ziren trenbiderantz. 

V
Harritzekoa bada ere, usuek zerutik olatuak usaintzen eta aditzen omen dute; eta eguzkia erreferentziaz hartuz, zuzentzen dira lur-berrira. Gure mendietara hurbiltzen direnean han dituzte zain eskopetariak.  Hego-haizea dabilenean bidaia moteltzen badie, horrek aukera ematen die errazago  atzera egiteko, zeruan galduz.




V I

Gezurra badirudi ere ezin pertsona urduriago izan gure Prontxio. Beraz, sendagilearengana urteko analisiak egitera joan behar duenean, aurretik bizpahiru bider joango da komunera. Anbulatorioko itxarongelan ere beldurrak airean egoten da, eta tentsioa igotzen zaio toperaino. Sendagileak horretaz jakitun, hartu ez.

V I I

Ilusio guztiarekin zihoan gurasoen testamentua irakurri behar zuten gelara. Anai-arreba soilik izanik, handik aurrera ez zuela lana egin beharrik, ziur zegoen erabat. Kukuak txit oker jo zion, ordea. Baina etxeko alaba izanda, denetatik bederatziurrena egokitzen zitzaion.
                                                                                                                     Kukuarri



********

koloreak


 Afari goxo eta koloretsua eskaini diet nire lagunei, Errepublika gureganatu degulako.

Lehenengoz barazki purea egin dut: atxikoria, eskarola, brokolia, denak nahasian egosita. Platerak gainezka, gure belardiak dirudite.

Bigarren platera zuzenean itsasotik ekarria. Ur andietan haziak, kolorea ere bertatik artua dute. Antxoa freskuek kaian erosiak.

Postretara iritsiak arrautzekin egindako flan goxua mahairatu dut, amonaren erara egina; eguzkiaren kolorekoa atera zait.

Eta gizendu nahi ez dutenentzat ontzikada fruta:  Balentziatik ekarritako pelota borobilak, zuku fresko-freskoa eskaintzen dutenak eta C bitaminaz beteak omen daudenak.

 Hauei erantsi dizkiet baserritarrari merkatuan erositako sagar tentagarriak, Adanek berak pasioz eskeiniak diruditenak. Kraxk hozkada bat eta ay! “Paradisutik kanpora” dio aingeruak.


Eta txikitxuak izan arren asebeteko zaituztenak, larrartean etorriak eta banan-banan  goizeko hintzarekin jasotakoak: masusta xumeak. ON EGIN.


******


KOLOREAK
BERDEA
Azkenean iritsi da hainbeste espero nuen udara eta urtero bezala baserriko belardian pasa dut arratsaldea. Nire inguruan belar distiratsua da nabari, freskotasuna transmititzen duen belar distiratsua. Inguruko mendi baxu zein altuek izugarrizko kolore-tonu konbinaketa sortzen dute nire begien bistan. Hosto jaioberriak zuhaitzetan, udareak zintzilik.  Orduak egon naiteke  haiei begira, hauek miresten.

GORRIA
Zutabez betetako gela erraldoi batean aurkitzen naiz. Ustez bakarrik nago, nire buruari non nagoen eta hara nola iritsi naizen galdezka. Ingurura begiratzen hasi naiz eta beldurra gero eta handiagoa da nire barnean. Odola baina ez dut ikusten leku guztietan. Ezkerretan odolez zikindutako zutabeak, atzealdean odolez zikindutako arropa. Odola, odola eta odola; ez dut ezer gehiago ikustea lortzen.
Halako batean norbaitek ukitu nau bizkarraldetik.  Nire ama da eta nire gelako ohean  nago. Dena amets gaizto bat izan al da?

URDINA
Non hasten da itsasoa eta non bukatu zerua? Zerrek markatzen du bien arteko muga? Erantzunik ez baina sentimendu asko: Muga honetara begiratzeak lasaitasuna transmititzen dit, bakea sentiarazten dit. Muga hau garbitasunaren eta gardentasunaren oinarri dugu. Zerua hodeirik gabe eta itsasoa olatu bortitzik gabe, askatasuna nire barnean.

MOREA
Ehunka emakume kalera atera dira beren eskubideak aldarrikatzera, besteak beste euren berdintasunaren bila. Beren hitzek ez ezik euren kolore berdineko kamisetek gure atentzioa erakartzen dute, indarra transmititzen dute. Lehenengo doan emakumeak bandera izugarri bat darama eskuartean, kamisetarekin bat datorren bandera bat. Emakumeen ikurra eta egun horretako lema agertzen dira erdialdean.


HORIA
Udaberriko eguzkiak gogor astindu ditu belardiko eguzki-lorea guztiak. Poztasuna ekarri du gure paisaiara zirkunferentzia bero honek. Lo zeuden eguzki-lore hauek burua altxa dute beren erreginaren aurrean, neguan zehar bildu dituzten energia guztiak argitara atereaz eta beren petaloei kolore berezi eta bixi bat emanez. Hainbeste bero eta poztasunekin limoizko freskagarri bat edateko gogoa sartu zait.

LARANJA
Azenario bat dut eskuan. Txikia eta fina da. Egia esan bere azala ez da batera leuna, esango nuke denbora luzea daramala barazki horien artean, denbora gehiegi. Zimelduta dago. Bere lagunekin alderatuta kolorea janda dauka, ahaleginak egin ditudan arren ezin dut gainontzekoen kolore indartsua inondik ere aurkitu. Beharbada baratzera joan beharko dut beste hobeago baten bila, zer diozue?

BELTZA
Heriotzari beldur naiz. Bere kolore ilunak beldurtzen nau eta pentsatzen jartzen naiz: zer dago tunel ilun horren bukaeran? Norbait zain edukiko al dut hil ostean? Gau ilun eta hotzean murgildu naiz galdera hauei erantzuna bilatu nahian, baina ezer; dena gero eta ilunagoa ikusten dut!

Egin Irribarre


No hay comentarios:

Publicar un comentario