miércoles, 6 de noviembre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.11.06 SAROEAK: Kosmologia

Badakizue...
Galdera hauei erantzun eta gero,
Unibertsoaren sorrera asmatu.

2013-11-06

Zergatik daude izarrak gauean?
Zergatik pertsona batzuk ezin dute ikusi?
Zergatik egiten du euria?
Zergatik ezin dugu belarra jan?
Nola egiten dira haurrak?

Zergatik maite nauzu?


Jasotako ariketak....


JAKINDURIAREN ZUHAITZPEAN
 Gaua egunarekin egiten duen txandaketa ez da beti izan. Halaxe zioen egun hartan Balupak, tribuko gizon zaharrena,  jakinduriaren zuhaitzpean, tribuko jende guztia bera entzuten zegoela.
  Eguzkia joateko bidean zegoen, gizonak ehizatik etorriak ziren eta emakumeak umeekin adi , lurrean eserita , loak hartu baino lehen bere hitzak bereganatzeko. Zeren berak zen  beren jakinmina asetzen zuena, horregatik  maite eta zaintzen zuten hainbeste.

   Aspaldi batean- Balupak jarraitu zuen- izaki sortu gabe zegoenean, TUMANI, iluntasunaren jabea oso poteretsua zen, eta halaxe izan zen urteetan eta urteetan kilimikak sentitu zituen arte. KALAMI K, gorputza argizkoa zuena bere behatz luze, argi eta beroekin ukitu zuen bere azal iluna eta ezinurratua. Kilimen ondorioz, azal gogorra bigundu zen behatzek ikututako lekuetan , eta izarrek izkutatuta ordu arte bidea ateratzeko aurkitu zuten eta gauak  bere begiak lortu zituen eta ez zen ia itsua izan.
   TUMANIK harriduraz ikusi zuen nola aldatu zitzaion kilima haiek , orain hainbeste bekiekin gai zen ikusteko bere pean gertatzen zena . KALAMIREN gozotasuna ezagutu zuen eta beretaz guztiz maiteminduta utzi zion denboraren erdia. Halaxe ,beren amodioak , eguna sortu zuen.

   Momentu hartan entzun zen bularreko ume baten negarra. Balupa ixildu zen .Ama hasi zen bularra ematen bere semeari ,eta ixiltasuna zegoenean ,berriro ekin zion kontaketari Balupak.

   Egunsentian eta ilunabarrean KALAMI eta TUMANIREN gorputzak elkartzen  ziren- Balupak jarraitu zuen- eta orduan ferekatzen ziren etengabe , gero gaua iristen zenean TUNAMI zelatan geratzen zen eta KALAMI oheratzen zen. Eta eguna etortzen zenean, alderantziz. Azkenean maitasunaren poderioz egunsenti batean izaki eme bat sortu zen eta ilunabarrean ar bat, gero bi hauek beren gurasoei ikusitakoa eginez …gizakiaren katea sortu zen.

   Denak zeude  ixilik, Baluparen hitzak entzuten eta beren bihotzetan gordetzen altxor bat izango balitz bezela. Bitartean zeruan TUNAMIREN begiak haiei begira zeuden. BALUPAK negar zotinka jarraitu zuen:

   TUNAMIren eta KALAMIren agurrak gero eta mingarriakoak ziren, ezin bait zuten aparte bizi eta agurra tristura sortzen zitzaien eta horrekin batera malkoak ,guk euria deitzen dioguna. Malko hoiek lurran sartzen ziren eta hortik belarra ateratzen zen.

   Azkar jakin zuten izakiek ezin zutela belarra jan , hori bait zen beraien gurasoen tristurak  landutako hazia eta jan ondoren tristuraren menpetasunean eroriko zirela.
   Istorioa bukatu zuenean BALUPA konturatu zen jendea triste zegoela ,orduan zerura begiratzeko agindua eman zien eta han begiak ,milaka ,beraiei alaitasunez begiratzen beren barrenean hondoratu zioten  alaitasunaren pittin bat. 



Zergatik daude izarrak gauean?
Zergatik pertsona batzuk ezin dute ikusi?
Zergatik egiten du euria?
Zergatik ezin dugu belarra jan?
Nola egiten dira haurrak?
Zergatik maite nauzu?


1)    Zeruko izarrak gutako bakoitzaren ispilu dira, hots, egunez ere han dira baina ez ditugu ikusten. Egunez lokartuago gaude gauez baino;  gauez ordea, esnatuago gabiltza eta ederki distiratzen dute. Izarrak gure arreta pizteko daude eta gogoratzeko, benetan uneoro distiratu dezakegula
2)    Pertsona haiek ez dute gure mundua gustuko, zarata eta estres handia dagoelako. Nahiago dute dagoena ez ikusi eta zoriontsuago bizi
3)    Noizbehinka euria oso beharrezkoa da. Zeruaren abisua da eta gizakiok gure lana negargarri egiten ari garela abisatzeko izaten da. Kutsadura eta ingurugiroari buruz hausnartzeko, hain zuzen.
4)    Belarra jango bagenu, behiek zer jango lukete? Gizakiak agian? Ba gu geu berak babesteko
5)    Haurrek amaren sabelean agertzea erabakitzen dute. Beraiek aukeratzen dituzte gurasoak eta familia. Beste planeta batean zain egoten dira eta gustuko familia bat ikusten dutenean, hona datoz lurra planetara bizitza berri bat hastera
6)    Ezin dizut azaldu. Barrualdeak esaten dit maite zaitudala; izan ere lan handia ematen didazu; usaina eta ilea darizu egunero. Baina zure begi polit horiek, bihotza alaitzen didate. Erabat maitemindua naukazu Lur. Bizitzako misterioak …


UNIBERTSOAREN SORRERA (librea)

Inork ez badigu inoiz ezer aipatu ere, Unibertsoa sagar tarta batetik sortu zen. Nola? Hasieratik tarta erraldoi bat zegoen, Unibertsoa sortu baino lehen hain zuzen. Postre eder honetatik atera zen gaur egun dugun guztia.
Hostoretik, azukrea askatzen hasi zen eta ale guztiak barreiatu egin ziren. Hortxe duzue planeta guztiek behar zutena martxan mantentzeko, maitasuna, hain zuzen.
Krematik, arrautza gorringo pilek jausi egin zuten eta gaur egun dauden eguzki horietan bihurtu dira. Berotasun itzela ematen dute!
Krematik bigarren bezeroak ihes egin zuen, maizenak, alegia. Maizenekin mota guztietako hondartzak sortu ziren; hondar zurikoak, beltzezkoa, marroiak … eguzkia eta azukrearen laguntzaz planeta bakoitzak behar zuena.
Krematik hirugarren osagarriak ere bere protagonismoa nahi zuen. Tamalez, bizitza pixka bat mikazteko asmotan, limoiak ihes egin zuen planeta guztian zehar hedatuz. Honela, Unibertso osoan esperientzia gazi-gozoak bizitzeko aukera emango zigulako.
Krematik jarraian kanela atera zen dantzan eta bere ukitu afrodisiakoa eman zigun, gizakion artean harreman bereziak eta liluragarriak berpizten zituen osagarrian bilakatuta
Azkenik, krematik esnea irten zen elikagaiak sortzeko.
Errege-sagarrak zuntz eta bitaminez osatutako elikadurak osasuna bermatzen digu.
Marmeladak ukitu gozoa gure mihien dastamenerako
Urak zirrikitu guztietatik bidaiatu zuen, itsasoak, lakuak, errekak, pantanoak, igerilekuak etab. sortuz, egarria eta aisialdirako grina asetzeko.
Gero, osagarri hauek guztiak antolatzea, planeta bakoitzaren esku geratu zen. Erantzukizuna gizakiarena izanik, ez tartarena.
Ahaztuta neukan … gizakia tarta jateko nahitik agertu zen eta ume gehienak kanela dastatzetik sortuak izan ziren.

************

dena asi zen…


Hasieran Egilea baino ez zen. Egun batean izarrak sortzea  otu zitzaion, Lurra deitzen zen hura argiztatzeko.

Izar batzuek, jolastiak, laño potoloak asmatu zituzten. Lañoak batzuetan,  bete-betetzen zirenean, euria jariatzen zuten Lurra deitzen zen hartara. Urak belarraren sortze eta ugaritzea ekarri zuen.

Honetan, Egileari toki ezin hobea iruditu zitzaion norbait bertan bizitzeko. Gizakia sortu zuen hartaz probesteko.

Gizakiak jarraia izan zezan, elkarganako griña eta maitasuna barru-barruan itsatsi zizkien. Sexua alegia.

Gizakiak, itsualdi zoroetan sexu ekintzak burutu ondoren, haurrak jaiotzen zirela ohartu ziren. Geroztik, Lurra deitzen zen hura gizakiz betetzen joan zen, azken bazterrera iritsi arte.

Orain Lurra deitzen den hau, milloika urte pasa ondoren txiki gelditu zaio gizakiari. Apolo deitzen den tramankuluan haietako batzuk atereak dira espaziora Egileari beste Lur bat eskatzera.
------------------------

ipuin tontoa

 Gizakiak tontoxamarrak garen aldetik ez gara gai izarrak egunez ikusteko. Illuntzen denean zerbait azkartzen gara eta orduan bai, millaka pausatzen dira gure ninietan.

Batzuetan eguzkiaren ordez laño potoloak etortzen direnean, batenbatek karga ustu nahian edo kanilla irekitzen du eta dena blai uzten du.

Gero belarra ugaritzen da zelaidietan behien zorionerako. Hauek belar asko jan eta gizendu egiten dira. Guk ez dugu nahi gizendu eta ez dugu belarrik jaten.

Zorte txardun itsuek ezingo dute ez izarrik ez belarra ikusi, bainan euria sentitu dezakete eskua luzatuta.

Elduok tontoxamarrak garenez haurrek galdezka datoztenean ¿nola egiten dira umeak? ez dugu asmatzen gaiarekin eta azkenean erantzuten diegu: “aitak amari gona gorria ekarriz”.


Eta egunaren amaieran xurxulatzen dizut belarrira “tontoxamarra zarelako maite zaitut”.










No hay comentarios:

Publicar un comentario