jueves, 31 de octubre de 2013

Jasotako ariketak... FIRFIRA


Emandako hitz batekin ipuintxo bat asmatu...  


 FIRFIRA

Haize fina, firfira. Haurtzarora eramaten nauen hotsa. Sei urte nituenean, orduak eta orduak ematen nituen biraka zihoazen hosto haien atzetik korrika. Plazan sokasaltoan jolasten ari ginenean, firfira sumatu bezain laster, pikutara botatzen genuen soka eta milaka zuhaitzek inguratzen ziguten bidetik korrika abiatzen ginen. Hura baitzen askatasuna; niretzako firfira hitzak irudi hori dakar.
Orain, ordea, firfirak parkean harrapatzen nauenean, urduritasuna eta larritasuna sentitzen dut. Orain 66 urte ditudala, ezin dut aske korrika egin, hosto eder haien atzetik. Firfirak ezustean harrapatzen banau, nireak egin du; adi ez banago ile-ordea aurretik eramango ez dit, ba!!


(Firfiraren  ikuspuntutik:)

Firfira beldurgarria naiz!!!! Kar, kar,kar…  emakume hori gaztetxoa zenean, nire atzetik ibiltzen zen behin eta berriz! Gizajoa!
Aspertuta nengoenean, nire lagun hostoei eragin , zirikatu eta ume haiengana hurbiltzen nintzen. Lehenengo poliki, gero azkarrago eta azkenik bihurriago.
Nire unerik gustukoena, haiek izorratzea sokasaltoan aritzen zirenean. Neskatxa ilegorria bazetorren nire atzetik. Nire lagun haizea deitu eta elkarrekin bagindoazen plazara.
Baina orain are dibertigarriagoa da neskatxa ile-gorria nagusi egin  denean. Bere adatsa airean jartzea eta eramatea mundiala da!! Emakumearen aurpegia ikusteak eguna alaitzen dit!
Banoa, ea ezustean harrapatzen dudan…



APUNTEAK:
*Hitzek ez badute bere istorioan garrantzia edo ez bada istorioa aldatzen, KENDU


FIRFIRA

Haizea naiz eta mendialdeak ditut gogoko. Arbolen presentzia gustoko dut, haien adarretan kulunkatzen naizelako, tilín, talan….

Ez dakit zergaitik, hostoak,
egunak mozten direnean, kolorez aldatu eta nire ufaden eraginez adarrretatik askatzen diren. Hegan bidaiatzen dute zoluraino, manta bigun eta koloretsua osatuz.
Nere hostotxo maiteak triste dirudite orain, umezurtz. Animatu nahi ditut eta mantazpira sartu naiz eta indarrez astindu ditut, uuff…
Bultzadak lozorrotik atera ditut eta hegan atera dira alde guztietara, soinu eder batez inguru guztia alaituz.



Orain badakit hostoak zergaitik aldegiten duten adarretatik: itsatsi gabeko bizi musikatuari ekiteko.


FIRFIRA
Udaberriko egun haizetsu batek ematen dio hasiera gure istoriotxo honi. Zuhaitzak ezker-eskuin mugitzen ziren, lurreko hostoak zentzu guztietan hegaka zebiltzan eta guzti horren artean Felix, gure protagonista, pozak zoratzen zegoen. Benetan atsegin zuen zuhaitz horiek sortzen zuten soinua, benetan atsegin zuen hauek entzutean sentitzen zuena. Hala ere, guzti hauen artean bazegoen soinu bat benetan berezia zena, entzutean ileak puntan jartzen zitzaizkion soinu bat; soinu hori bere etxe azpiko zuhaixka txikiaren soinua zen.
Esan bezala haizeak gogor astintzen zuen ingurua eta beste tokietan bezala, Donostiako auzo honetan ere haizeak bere arrastoak utzi zituen. Bai lagunok, pentsatzen ari zaretena gertatu zen!! Hainbeste atsegin zuen zuhaixkaren azken eguna izan zen hura.
Denbora luzea behar izan zuen egun hori bere egutegitik borratzeko. Gau haizetsu asko leihotik begira zuhaitz horrek utzitako hutsuneari begira.
Hilabete bat bestearen atzetik, euria haizearen atzetik eta elurraren ostean eguzkia. Nahasketa guzti horiek opari bat utzi zioten gure protagonistari eta zuhaitz txikia berriz pixkanaka pixkanaka hazten hasi zen. Urte batzuk behar izan zituen bere onera etortzeko baina Felixen maitasunarekin dena azkarragoa eta errazagoa izan zen.
Felixek berriro ere hainbeste miresten zuen soinua bere belarrietan entzutea lortu zuen, firfirak berriro ere bere belarriak harrapatu zituen!

Egin irribarre


No hay comentarios:

Publicar un comentario