jueves, 31 de octubre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.10.30 Etxeko zapatilak


Deskribapena vs. Narrazioa

Txano Gorritxuren saskia deskribatu lau lerrotan.

Honako irudia ikusia bi deskribapen osatu:
Fisikoa eta Sikologikoa


Etxerako, deskribatu
Etxeko zapatilak (galtzerdiak)
Fisikoa eta Sikologikoa



Jasotako ariketak....


etxeko zapatillak


Nire etxeko zapatillak urdiña dute kolorez eta atzekaldea irekia. Takoirik ez dute eta gain- gainean hiru izartxo ori lerrotzen dira bata besteen jarraian.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Maixa eta Mailu gera, etxeko zapatillak. Armairu barruan orduak daramagu gure jabe txoliñaren zain. Goizean zortzietan arrika bota gaitu zulo beltz honetara eta aize frexkoaren beharra dugu aspaldian.

Hirurak dira eta oraindik hemen!!! Aspaldian haren oinak babesten behar genuen bainan bai zera! Joana izango da ain maite dituen lan-bazkari horietako batera!   Apustu egingo genuke ain xarmarriak diren txarolezko zapatekin putz-putz egina ibiliko dela hortik zehar.

Zortziak dira eta oraindik hemen! Oso asarre gaude dagoeneko eta mendekua artzea erabaki degu. Bere zapatillatxoen bila etortzen denean, a zer sorpresa eraman behar duen!

Tarrrattt… lehertu ditugu joskura guztiak eta airean atera dira oiala eta izartxoak.


Hamarrak dira eta azkenean hemen dator axolagabea. Txarolezko zapatak antsiz kendu ditu eta zuzenean dijoa zapatillen billa.  Mutututa gelditu da ikusi duenarekin: akabo bere oin nekatuak goxatuko dizkion kabitxo goxo parea, Maixa eta Mailu.




DESKRIBAPENA

    Etxeko zapatilak,
esnea bezain zuriak.
Gomazkoak eta
freskoak. 
Aurrealdea zabala
eta zuloz beterik. 
Atzealdea irekiak, 
baina tiradera 
mugikor batekin
ez daitezen oinak atera.
Erosoak ez ezik
oso arinak.
Udarako ezin
aproposagoak izan.

ETXEKO  ZAPATILAK

Ibiltzerakoan ez dugu zamarik igartzen. Inongo kiratsa ez dugu usaintzen. Lurrean gogor jotzerakoan ez dugu minik hartzen. Barrualdea ez zaizkigu izerditzen. Etxean edozein toki gainean pausatzen gara, ezertxo zikindu gabe. Ezin itxura dotoreago izan, ditugun urteak kontutan izanda. Harro gabiltza, egia esan. Oraindik urte batzuetarako gaudela, esango genuke. Izan ere, eginda gaude materialaz sekula santa ez omen da izorratzen. Pentsa! Jabeak mundu honetatik alde egingo du eta gu oraindik puskatzeke. Hortaz, beste norbaitek erabiltzea nahi izanez gero, gu pozik. Bai horixe!                               

Txano Gorritxuren saskia deskribatu lau lerrotan.

TXANOGORRITXUREN SASKIA
Txanogorritxuren saskia inoiz ikusi dudan miresgarriena da. Mota askotako saskiak daude baina hau benetan txundigarria da. Itxuraz ez da beste munduko ezer; baina hura begiratzearekin batera barneko zirarra pizten dit. Arrunt xamarra da, marroia eta  zaharra; esaten dutenez, bere birramonak egindakoa. Kiratsa dario … baina hari so egiten diodan bakoitzean, barruan zer ote dagoen galdetzeak sekulakoa da pizten zaidan jakin-mina eta urduritasuna!


Atsoaren irudia:
Badoa atso zaharra eskaileretan behera. Arropa zaharkituak daramatza; txapel marroia eta ximela; Ilea grisa eta zaindu gabekoa; soinean daraman arropa zarpaila eta kolorerik gabekoa, horma bezala. Azala ximurra , urteen poderioz akitua eta idorra

Amona Juani badoa etxetik. Etxea hustu dute eta noraezean doa. Begirada tristea eta galdua sumatzen zaio. Nora joango ote den pentsatzen ari da. Laster negar batetan eroriko dela dirudi. Ez ditu bere seme-alabak molestatu nahi. Bihotza apurtu egin zaio. Joxe eta berak bizitza osoa iragan dute etxe hartan. Orain bankuak dauka.

Etxeko zapatilak 
Hau kiratsa jasan beharrekoa, hau! Ez zaio ezer kostatzen  Itziarri gu jantzi baino lehen dutxa bat hartzea!
Hitz egin ahal izango bagenu… ez gaitu ezer zaintzen…Aurreko egunean, esnea erori zitzaion gure gainera eta justu-justu balkoian jarri gintuen lehortzen. Euli guztiak genituen biraka gure inguruan!!
Hasiera berdeak ginen; orain berde ilunak. Neskatxa eta txakurraren irudia ez da ia antzematen.
Iada ez gara politak. Itsusiak sentitzen gara. Gainera, joan den egunean zera entzun nion Itziarri esaten:
-       Aste honetan zapatila berriak erostera joan beharko dut!
Gureak egin du!

Fisikoa: 

Etxeko zapatilak berdeak dira eta marrazki polita dute aurrealdean: neskatxa ilehori bat eta bere txakurtxo zuria. Atzetik irekiak dira freskotasuna sentitzeko. Oinen atsedenerako, badu zolan halako gel berezi bat. Dagoeneko zaharkituak eta lar zikinak daude. Agian beste bikote bat erosteko garaia iritsi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario