miércoles, 23 de octubre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.10.22 Idazkera automatikoa

Gaur, hiru musika mota ezberdin entzun ditugu:

Beethoven : 7. Sinfonia 2. mugimendua .

Prokofiev: Romeo and Juliet : Act I. Scene 2. XIII Danse des Chevaliers. Zuz. Gergiev

Anonimoa: Folia Criolla. Jordi Savall (improv.)




Jasotako Ariketak...


IDAZKERA AUTOMATIKOA

1)    Bihotza segituz(Beethoven : 7. Sinfonia 2. mugimendua .)
Masha izutua dago; zerbait faltan du. Badoa aurrera jolas-parkerantz eta parean lau pailazo atera zaizkio, zein baino beldurgarriagoak. Puxika bati heldu dio eta gorantz atera da; lurra urrun utzi du eta Saturnora iritsi da. Eraztunetik jaitsi da tobogana bailitzan.
Txokolatezko etxe baten parera iritsi da. Atea jo eta zer topatu? Bere anai txikia



Erraldoia dator. Pausoek gogor jotzen dute lurrean; herri guztia dar-dar batean murgilduta dago. Badoaz ihesi, Telmok lortu du babesean jartzea. Lasaitasuna antzematen da.
Bat batean berriz erraldoiaren pausoak … dar-dar batean menditik behera erori da Telmo txiri-bueltak ematen.
Badirudi oraingoan lortu duela. Laku batera iritsi da. Bakea dago. Baina tupustean, berriz ere erraldoiaren pausoak … lakua uhinez bete da eta txalupatxo batean zegoen arrantzalea lakura erori da.

3)    Ezkutuko maitasuna
Erromeria dago plazan. Hor daude bikoteak dantzari. Iñaki eta Teresak beste bikotekide batzuk dituzte dantza-kide. Baina beren begiradek elkar gurutzatzen dute etengabe. Beraien begiek topo egiten dutenean, mendian daude biok dantzan elkarrekin, eguzkipean goxo-goxo. Bat batean, badoaz korrika menditik behera eskutik helduta …
Orain bikote aldaketa. Zumardian gaude berriz. Dantza amaitu da eta bikote guztiek elkar agurtu dute



APUNTEAK:

*Expektatiba bat sortzen badugu, irteera eman behar da ( adib: txanogorritxuri: eraman saskia baina ez ireki…)
*Ipuina: historia bakarra. Bi esaldietan irakurlea harrapatu edo seduzitzea lortu behar dugu
*Ipuinean minimoak erabili: erredundantziarik ez 






A R R A I N -T X I K I T A N 
                                                                                   2013-X-23

Hondartzan zebilen jendea egun eguzkitsu eta sargoi hartaz gozatzen, halako batean bozgorailuetatik hauxe aditu zuten: "Entzun, arren! Bizkaia aldean sortu den enbata ordubete barruan hemen izango dela, jakinaren gainean jarri gaituzte itsasoko agintariek. Hori dela eta, hemendik aurrera igeri egitea galarazita dago eta, urrundu zaitezte lehenbailehen hondartzatik. Mila esker!" Azkar asko jendea beren gauzak biltzen hasi eta bertatik alde egin zuen.
Herrikoak, ordea, kai muturrera jo zuten, ea goizean arrain-txikitara motorretan atera zirenak zetozen lehorrerantz, itsasoaren mugimendua igarrita edo. Izan ere,  gerturatutako askok senideren bat zuten arrantzan, egun-pasa joanda. 
Bozgorailutik esan bazuten ordubete barruan helduko zela zoritxarreko enbata hura, zegoeneko, haize zakarra eta olatu handiak hasita zeuden, denen harridurarako.   Itsaso petralaz jabeturik, jendea kezkatzen eta larritzen hasia zen, txarrena pentsatuz. 
Ez zen denbora luze jo, eta han hasi ziren agertzen txalupak banaka bata bestearen atzetik herriko barran. Baina hain olatu itzelak zebiltzan, non motorrak desagertzen ziren jendearen bistatik, handik pixka batera berriz ur gainean azaltzeko. Eskerrak! Hala ere, zebilen haize bortitzarengatik eta itsasoa zeharo berdea zegoenez, ontzi txiki haiek jitoan zebiltzan arrantzale dohakabeek ezin zuzendurik. Itsasoaren mende. Lehorrean zeuden larritasunerako. Beldurgarria baitzen hango ikuskizuna. Bai horixe! 

Lehorretik  ikusi zutenean denak arriskutik kanpoan zeudela, hango esku altxa eta txaloak kai muturrean bildu zen jende artean.       

No hay comentarios:

Publicar un comentario