domingo, 19 de enero de 2014

CNT 1314. EUSKERA. 2014.01.19 Esaldi magikoak....

Klasean egindako ariketaren ostean....


Esaldia:
ADITZA: eman
IZENA: lorea
ADJEKTIBOA: polita

EMAIDAZU LOREA, POLITA

Behinola, anaia eta biok diskoteka batetara joateko grina bizia daukagu. Amak ez digu uzten oraindik gazteegiak garelakoan. Nire gelako lagunak, ordea, iaztik badoaz, hau pagotxa!
-        Mireia, larunbatean aldameneko herriko diskoteka hartara joango gara, Alexekin geratu naiz
-        Mundial Aitor! Baina zer esango dugu etxean?
-        Nahian etxera zoazela eta kito!!
Alexek esan dit kristoren festa antolatuko dutela eta Iker bertan egongo dela! Ai ama … Iker!! Hau poza! Ea lortzen dudan harekin dantza egitea!
Larunbata iritsi zen . Irriketan nengoen.  Amak  amua irentsi zuen eta Doneztebeko diskotekara joan ginen.
-        Festa hastera dago, Mireia!- esan zuen nire anaiak erabat animaturik
Diskotekako arduradunek lore bana banatu ziguten; hortzetan jarri behar genuen eta gustuko zintuen pertsonak hitz magikoak esan behar zizkizun  zu musukatzerik nahi bazuen. Eta alderantziz.
Iker eta bere koadrila hantxe ikusi nituen. Nire bihotzeko taupadak bizkortzen hasiak ziren. Musika ergel bezain erromantikoa hasi zen martxan eta jende oro diskotekan zehar dantzan eta mugituz hasi ginen, lorea ahoan genuela.
Buelta pare bat eman nituen nire dantzarik sentsualena Ikerren begiei opatuz. Bat batean, Iker hurbildu zitzaidan … begietara so egin eta … azkenean hitz magikoak xuxurlatu zizkidan!
-        Mireia, emadazu lorea, polita!- esan zidan eztiki

Beraz, lorea ahotik kendu eta sekula santan ahaztuko ez dudan muxu gozoa eman zidan.

**********


CRANACHEN KUADROA

   Azaroro amonak ekartzen zizkigun berak jasotako sagarrak. Bere baserri atzean bederatzi sagarrando zeuden. Loratuta zeudenean lorategia oso polita egoten zen, gero pizkananaka pixkanaka fruituak bihurtutak bera begira  eta zaintzen egoten zen. Nahiz eta larogei urte izan, sasoi ederra zeukan.

   Larunbata zen bera  gure etxera etorri  zenean, seguraski,  ni etxean nengoela  zekielako. Ekarri zigun saski bat sagarrez beteta. Amak  baskaltzera gonbidatu zuen.
  Kontu kontari ibili ginen eta ordu batean bazkaltzera eseri ginen. Postrerako berak ekarritako sagarrak geunden.
  Nik haundi bat aukeratu nuen,  gorria. Koska egin nion, sapore gozoa zeukan eta usain gozo bat. Dastatzen hasi nintzenean oroitza bat etorri zitzaidan urte batzuk lehenagoko.
   Garai hartan DBH laugarren urtean geunden .Maiatza aldera Madrilera joan ginen hiru egunetarako.
   Helburua zen hiriburua eta bere monumentuak ezagutzea. Gurekin ,Ainhoa, arteko irakaslea Joan zen eta noski Pradoko museo zen ikusi behar genuena beste gauzen  artean. Ainhoa asko maitatzen genuen, gaztea eta atsegina zen, beti oso moderna jantzita guretzako adibide bat zen.
   Autobusean guk gure planak egiten Joan ginen nork nortzuekin lo egin. Bazeuden bikote batzuk sekretupean lo egin nahi zutela elkarrekin,  baina hori beste istorio bat izango zen.Iritsi ginean lo egin behar nuen  erresidentziara ,gure logeletara Joan ginen maletak uztera eta gero Eguzki Atera buelta bat ematera.
Descripción: http://www.elconfidencial.com/fotos/noticias/2007061948adanyeva.jpg    Hurrengo egunean goizean Pradora joan ginen. Gela batzuk ikusi genituen: Goyana, Velazquezna… eta azkenean erakusketa ibiltariena “Granach Zaharrena”. Erdi erdian bikote bat kuadro batean zegoen, bikotea biluzik zegoen sagarrondo baten pean.Biek  sagar bera  heltzen  zuten eta sagarrondoa sagarrez beterik zegoen. Nire amonarenak bezala ematen zuten.Bikotearen inguruan animali batzuk zeuden. Ainhoa, irakaslea, nire aldamenean jarri zen eta azalpen batzuk eman zizkidan kontatuz Adan eta Evaren historia. Niri izugarri gustatu zitzaidan kuadroa eta aukeratu nuen berari buruz lan bat  egiteko, zeren  bueltatzerakon kuadro bati buruz egin behar genuen lan bat.
    Arratsaldean Enparantza Nagusira Joan ginen eta handik ,oso nekatuta ,lo egitera.
    Gaueko hamabitan pasiloan zarata batzuk entzun ziren. Atera ginen eta esan ziguten  Ainhoak izugarrizko sukarra zeukala eta larrialdetara  deitu zutela. Hurrengo egunean esnatu ginenean jakin genuen berak meningitis harrapaladakoa  zeukala. Ezin zen gurekin etorri.
    Gu oso triste bueltatu ginen txarrena etxoiten zeren  bera ateratzeko itxaropen gutxi zeuden . Handik  bi egun eta gero hil zen gure Ainhoa maitea.
   Hiletan  eliza beteta zegoen. Negar asko egin genuen eta nik beti gogoan izan dut.
   Sagarra bukatu nuenean pentsatu nuen tristura aldi batean utzi behar nuela pentsatuz
 bera oso pozik bizi izan zela bizitako urteak.
   -Gustatu al zaizu sagarra?- amonak galdetu zidan.
   -Bai amona, gauza bat erakutsi behar dizut- erantzun  nion.
  Nire oroitzen kaxaren bila Joan nintzen eta Cranachen kuadroaren postala erakutsi nion. Berak parre egin zuen.                                                                                
 ******B A R R A S K I L O     L A S T E R K A R I A



Egun berri hartan gure etxetxoan halako isiltasun bazegoen ere, denok aspaldi esna eta gosez amorratzen geunden, gosariaren zain. 

Baina gosaria irabazteko, halako lasterketatxo bat egin behar izaten genuen, goizero. Eta emaitzaren arabera, edo jakiez bapo jartzen ginen, edota, etxeko jaunak baztertuko gintuen, aurrerago hark gu jateko, barraskiloz otoruntza eder bat eginez. Gainera, egunean zehar lau lasterketa egin behar izaten genuen, eguneko lau otorduak eskuratzeko. 

Etxeko jaunak etxetxotik banaka ateratzen gintuen, eta gutako bakoitza lurrean bi marren artean jarri ondoren --haietatik ezin zela atera --,  aurrean genuen hesia kentzen zuen, jana zegoen tokirantz ahal zen azkarrena gu abiatzeko: helmugara, alegia. 

Lasterketa egiten ari ginen zazpi barraskilotik, hiru aurrenak saria lortzen genuen soilik, eta gainontzekoak halako zaku zuloz beterik batean sartzen zituen, eta balkoiko gako batetik zintzilikaturik utzi. Bukaeran gizonak ozenki esaten zigun, laster batean haiek lapikora joango zirela, bere urdaia asetzeko. 

Halakoak entzun ondoren, bizi-bizi abiatzen nintzen helmugan lehenengoa izateko. Beti lortzen ez nuena, jakina. Baina aurreko hiruren artean ailegatuz gero, ni pozik. Bai horixe!

Ez dakit zergatik, baina, beharbada, nire oskola gorrixka samarra zelako-edo, Gorri deitzen hasi zitzaidan etxekoa jauna, lasterketa hasi bezain pronto.

--Aupa Gorri! Hoa azkarrago, txo! Hi izango haiz gure txapelduna-eta! Gorri! Gorri! Gorri! --eta txotx batekin ipurmasailean akuilatzen ninduen azkarrago joateko, idi bat banintz bezala. 

Halakoetan min handia egiten zidanez, ahal nuen azkarren ibiltzen nintzen, nire mesederako. Baita zuloz betetako zakuan ez bukatzeagatik ere, eta noski, gosari eder bat egiteko helburuarekin. 

Ez nekiena zen, etxeko jaunak bailarako urteko barraskiloen lasterketa irabazteko asmoa zuenik. Horretxegatik, hain zuzen ere, jatekoa irabazteko, egunero lau lasterketa egin behar izaten genuen, entrenamendu moduan. 

Egun handia iritsi zenean, ikusi behar zen zein dotore zihoan gure etxeko jauna: gorbata eta guzti; pentsa! Eta ikustekoa zen zein harro zebilen apustuzaleen artean, denei Gorri erakusten.   

Baina berehala kopetilun jarri zitzaigun gizona, lasterketa hastear zegoela, hango epaileak lege berria aipatu zuenean: alegia, barraskiloak azkarrago ibiltzeko, ezin zela zirikatu inongo txotxekin edo antzekorik erabiliz. Bakarrik ojuka animatzea  onartzen zen, eta hori barraskiloak ukitu gabe; kanporatua izango zen, bestela. 

--Gaur ez baduzu irabazten, Gorri, gauean bertan jango hau besteekin batera, itxaron gabe hire muki likitsa horiek lehortu arte. Atera itzak kontuak, beraz! --honelaxe mehatxatu ninduen etxeko jaunak, bere muturraren aurrean jarri ninduela. 

Halako beldurra barruratu zitzaidan eta hain urduri jarri nintzen, non lasterketarako irteerako tokia ukitu bezain laster, korrika egiteari ekin nion, itsu-itsu. Etxeko jabeak, ordea, atzazparkada batez hartu eta berriro irteera puntuan pausatu ninduen, eta esan zidan lasai egoteko, suziria bota arte.  

Handik pixka batera, pun...! entzun zen, eta korrika batean abiatu ginen zazpi barraskiloak, dena emanda. Aretoan gure etxeko jauna nabarmentzen zen beste guztien gainetik, haren garrasiak zirela-eta. "Aupa Gorri! Aupa Gorri! Aupa Gorri!", behin eta berriz ozenki oso esaten zuen, ero baten moduan.

Lasterketa amaitu zenean neu nintzen txapeldun, eta etxeko jabeak lurretik hartu eta oskolean musu handi bat eman ondoren, bere txapela gainean jarri, eta  aretoan zehar ibili ninduen, pozez gainezka. Gero eskuak jasota, kantatzen hasi zen:

--Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...!

Aretoan zehar harroputza hura horrela ibili zen, eztarria urratu zitzaion arte. 

Gau zoriontsu hartan ez ninduen jango, bederen. 



                            Kukuarri   

*****
(bigarren bertsioa)

B A R R A S K I L O     L A S T E R K A R I A
Egun berri hartan gure etxetxoan halako isiltasun bazegoen ere, denok aspaldi esna eta gosez amorratzen geunden, gosariaren zain. 

Baina gosaria irabazteko, halako lasterketatxo bat egin behar izaten genuen, goizero. Eta emaitzaren arabera, edo jakiez bapo jartzen ginen, edota, etxeko jaunak baztertuko gintuen, aurrerago hark gu jateko, barraskiloz otoruntza eder bat eginez. Gainera, egunean zehar lau lasterketa egin behar izaten genuen, eguneko lau otorduak eskuratzeko. 

Etxeko jaunak etxetxotik banaka ateratzen gintuen, eta gutako bakoitza lurrean bi marren artean jarri ondoren --haietatik ezin zela atera --,  aurrean genuen hesia kentzen zuen, jana zegoen tokirantz ahal zen azkarrena gu abiatzeko: helmugara, alegia. 

Lasterketa egiten ari ginen zazpi barraskilotik, hiru aurrenak saria lortzen genuen soilik, eta gainontzekoak halako zaku zuloz beterik batean sartzen zituen, eta balkoiko gako batetik zintzilikaturik utzi. Bukaeran gizonak ozenki esaten zigun, laster batean haiek lapikora joango zirela, bere urdaia asetzeko. 

Halakoak entzun ondoren, bizi-bizi abiatzen nintzen helmugan lehenengoa izateko. Beti lortzen ez nuena, jakina. Baina aurreko hiruren artean ailegatuz gero, ni pozik. Bai horixe!

Ez dakit zergatik, baina, beharbada, nire oskola gorrixka samarra zelako-edo, Gorri deitzen hasi zitzaidan etxekoa jauna, lasterketa hasi bezain pronto.

--Aupa Gorri! Hoa azkarrago, txo! Hi izango haiz gure txapelduna-eta! Gorri! Gorri! Gorri! --eta txotx batekin ipurmasailean akuilatzen ninduen azkarrago joateko, idi bat banintz bezala.   

Halakoetan min handia egiten zidanez, ahal nuen azkarren ibiltzen nintzen, nire mesederako. Baita zuloz betetako zakuan ez bukatzeagatik ere, eta noski, gosari eder bat egiteko helburuarekin. 

Ez nekiena zen, etxeko jaunak bailarako urteko barraskiloen lasterketa irabazteko asmoa zuenik. Horretxegatik, hain zuzen ere, jatekoa irabazteko, egunero lau lasterketa egin behar izaten genuen, entrenamendu moduan. 

Egun handia iritsi zenean, ikusi behar zen zein dotore zihoan gure etxeko jauna: gorbata eta guzti; pentsa! Eta ikustekoa zen zein harro zebilen apustuzaleen artean, denei Gorri erakusten.   

Baina berehala kopetilun jarri zitzaigun gizona, lasterketa hastear zegoela, hango epaileak lege berria aipatu zuenean: alegia, barraskiloak azkarrago ibiltzeko, ezin zela zirikatu inongo txotxekin edo antzekorik erabiliz. Bakarrik ojuka animatzea  onartzen zen, eta hori barraskiloak ukitu gabe; kanporatua izango zen, bestela. 

--Gaur ez baduzu irabazten, Gorri, gauean bertan jango hau besteekin batera, itxaron gabe hire muki likitsa horiek lehortu arte. Atera itzak kontuak, beraz! --honelaxe mehatxatu ninduen etxeko jaunak, bere muturraren aurrean jarri ninduela. 

Halako beldurra barruratu zitzaidan eta hain urduri jarri nintzen, non lasterketarako irteerako tokia ukitu bezain laster, korrika egiteari ekin nion, itsu-itsu. Etxeko jabeak, ordea, atzazparkada batez hartu eta berriro irteera puntuan pausatu ninduen, eta esan zidan lasai egoteko, suziria bota arte.  

Handik pixka batera, pun...! entzun zen, eta korrika batean abiatu ginen zazpi barraskiloak, dena emanda. Aretoan gure etxeko jauna nabarmentzen zen beste guztien gainetik, haren garrasiak zirela-eta. "Aupa Gorri! Aupa Gorri! Aupa Gorri!", behin eta berriz ozenki oso esaten zuen, ero baten moduan. Azkenean, hango batek kargua hartu zion:
--Isilduko haiz behingoz, ahobero hori!
--Gorri! Gorri! Gorri!
--Baztertu hadi buruhandi hori!, guztiok gure barraskiloak lasterketan ikusi nahi ditiagu-eta --beste batek aurre egin zion.
--Gorri! Gorri! Gorri!
--Balzola baserrikoa hi izan behar, bai, harroputza hori! --hirugarren batek hortzak erakutsi zizkion.
--Gorri! Gorri! Gorri! --berak bere leloarekin jarraitzen zuen, ordea. 

Lasterketa amaitu zenean, neu nintzen txapeldun. Orduan, etxeko jabeak lurretik hartu eta oskolean musu handi bat eman ondoren"Muuuuuuua!...", bere txapela gainean jarri, eta  aretoan zehar ibili ninduen, pozez gainezka. Gero eskuak jasota, kantatzen hasi zen:

--Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...! Txapeldunak!, txapeldunak!, ole ole ole...!

Aretoan zehar harroputza hura horrela ibili zen, eztarria urratu zitzaion arte. 

Gau zoriontsu hartan, ez ninduen jango bederen.  

                                                                                                     Kukuarri
                             
********


KAMISETA TXURIA


Hitzak:
Izena: Kamiseta
Aditza: Hartu
Adjetiboa: Goxoa


KAMISETA.Goiz hartan Markelek kamiseta txuria jantzi zuen. Maite zuen txuriaren argia, haren garbitasuna. Egun hartan aukeratuak ezker aldean esaldi bat borobilean zeraman: poliziarik ez.

Beste edozein egunetan bezala fakultatera joan zen. Bainan egun hartan “zerbaiten nobedadea badegu bada”, pentsatu zuen bertara iritsi eta gazte zaratatsuak eta polizi tenteak ikusi zituenean. Bere lagunetara urbildu zen gaztea, protestei atxikituz. Tasen igoeragaitik zen protesta. Poliziak, ekintza bertan bera utz zezaten aholkatzen ari zitzaizkien. Bainan etzuten haiek inongo asmorik haien esana betetzeko. Animoak geroz eta beroago zeuden alde bietan. Poliziak kargatzera zijoala adierazi zien.

HARTU zituen epelak Markelek burutik behera. Polizi indartsu hura, kamisetako esaldia ikusita edo, saiatu zen bereziki gaztearekin, kupidarik gabe egurtu zuen. Azkeneko golpe bortitz eta lehor harek kopeta gaina ireki zion. Odola bor-bor atera zitzaion eta tanta gorri handi batek estali zuen kamiseta txuria, olatu baten antzera. Markel ziplo lurrera joan zen.

GOXO-goxoa izan zen gaztearen esnatzea. Hospitalean zegoen eta drogen eragina nabarmena zen, laino batetan bezala zegoen. Ogei puntada jasoak zituen kopetako zauria juntatzeko eta gorputz guztia minbera zuen.

Markelek ingurukoei eskatu zien ekar ziezaiotela berak ainbeste maite zuen kamiseta. Bainan momento hartan gogoratu zuen nola, lurrean odolhusten ari zela bere lagunek kamiseta bitan hautsi zuten odoljarioa eteteko.


                                                                                                marigurutz

No hay comentarios:

Publicar un comentario