lunes, 2 de diciembre de 2013

CNT 1314. EUSKERA. 2013.12.03 Euskaltasunaren funtsa

Euskaltasuna ez dugu euskalduntasuna...
zein da zuentzat funts horren ezaugarriak?

Jasotako ariketak....



EUSKALTASUNAREN  FUNTSA
   Honetaz hitz egin behar dudala  burura datorkidan lehenengo gauza, 11 ezaugarri asko direla, gehiegi esango nuke. Pentsa dezagun AGINDUAK hamar direla eta hauekin gure bizitzaren zuzentasuna neurtu dezakegula.
      Hala ta guztiz gaiari helduko dion ea nire burutazioak probetxuzkoak suertatzen diren.

1) Lehenengoa izango zen euskera maitatzea, euskeraz hitz egitea ahal denean eta gustora sentitzea giro euskaldunetan.

2)Gure ingurunean ondo eta gustora sentitzea.

3) Euskal Herriko adierazpen kulturalak ezagutzea eta neurri batean maitatzea.

4) Gure istorioa ezagutu eta, ahal den neurrian, ezagutzen saiatu.

5) Errespetatu besteen iritziak eta lehentasunak ikusten gure desberditasunak gure nortasunaren osagaiak bezala, adar ezberdinak enbor berdinatik ateratzen diren antzera.

6) Baloratu, maitatu eta zaindu gure bereiztasun onak.

7) Kritiko izan desegokiak diren bereiztasunekin eta irtenbideak eskeini.

8) Besteen aurrean eredu ona izan erakutsiz euskaltasunaren alde onak.

9) Bizi inposatu gabe eta konplexurik gabe EUSKALTASUNA.

10) Jarrera irekia eduki jasotzeko adierazpen kultural ezberdinak-

11) Prest egon soineko berrikin janzteko betiko usadiok, adierazpenak eta konportamendu sozialak.



Eta honekin bukatutzat ematen det NIRE AGINDU EUSKALDUNAK.


E U S K A L T A S U N A


1 : Euskalduntasuna ( Euskaraz sortzen denak eta euskararen kulturak ) .


2 :    Euskaldun izaten jarraitzea edo ez jarraitzea.


3 : Euskaltasuna gordetzea edo ez gordetzea ( Gure kultura orokorrean) .


4 :    Euskaldun denaren nolakotasuna.


5 :    Euskaldunaren izatea.


6 :    Euskalduntasuna galdu gabe.


7 :    Euskal   Nortasuna.






                                                                                    Kukuarri  

EUSKALTASUNAREN FUNTSA,
Euskaltasuna ez dugu euskalduntasuna.
Zein da zuentzat funts horren ezaugarriak?

Mirenek, ama hil ondoren, haren gauzak txukuntzen ari zenean, kaxa urdinaren barnekaldean paper zaharkitu bat topatu zuen. Honen goikaldean adierazpen bat, “Miren, hemen dituzu jarraitu ditzazun euskaltasunaren aginduak”:

Hitza beteko dezu, beti

Zorrak ordainduko bituzu, beti

Ez dezu artuko zurea ez den ezer, sekula

Enbidia alde batera utziko dezu, beti

Ez dezu gezurrik esango, sekula

Esaten badituzu,  errukiz izan dadila, bakarrik

Eta altxor preziatu bat eskuratzen dizut, inork kenduko ez dizuna, nahi ez baduzu, erabil eta zabal dezazun, beti


GURE EUSKERA


                                                                    marigurutz

No hay comentarios:

Publicar un comentario