Hartu eta nahastu... Gabon paketsu eta Urte berri zoriontsu izan!!
1.
Txanogorritxu
Ama, amona, otsoa, txanogorritxu, ehiztaria
2.
Hansel eta Gretel
Hansel, Gretel, sorgina, amaordea, aita
3.
Pinotxo
Pinocho, Gepeto, Pepito grillo, Zirkoko jabea “stronboli”
4.
Edurnezuri eta 7 ipotxak
Edurnezuri, 7 ipotxak, ehiztaria, amaordea-sorgina, printzea
5.
Ahatetxo itxusia
Ahatetxo itxusia, ahateak, zisneak, azeria,
6.
Hiru Txerrikumeak
Lastotxerri, Egurtxerri, Harritxerri, otsoa
7.
Zazpi antxumeak
Zazpi antxumeak, ama, otsoa
8.
Katu botaduna
Aita, bi anaiak, katua, ogroa, erregeak, printzesa
9.
Errauskine
Errauskine, ahizpaordeak, amaordea, printzea, amabitxia
Jasotako ariketak.....
Jasotako ariketak.....
Ipuinentsalada
Otsoak begi bat ireki zuen aurrena, gero bestea. Sekulako karga sentitzen zuen sabelean. Egarria ere hala zuen, sekulakoa. Baldar, ondo kostata altxa eta gertuko errekara abiatu zen ur-trago bila. Makurtu zenean, sei antxumeek ordezkatu zituzten harrien pixuak bultzatuta, uretara erori zen.
Urak buelta eta gira eraman zuen errekan behera, ur-bareetan bukatu zuen arte. Orduan altxa ahal izan zen eta basoan barrena abiatu zen. Kilometro batetara Hansel eta Gretel, anai-arrebak topatu zituen etxeko bidea aurkitu ezinean. Elkarrekin jarraitu zuten geroz eta baso itxiagoan.
Urrengo bidegurutzean Txanogorritxorekin topo egin zuten. Otsoak haren saskian pausatu zituen begiak, labana irudikatzen zuen bertan. Sabelean berriz, geroz eta pixu andiagoa sentitzen zuen. Aldiz, haren lasaitasunak basoaren erdian asko harritu zituen bi anaiak.
-Txanogorritxo, hor barruan dezun laban horrekin zart egingo al didazu tripazaharra arintzeko? -otsoak galdetu zion.
Gaztetxoa ahozabal gelditu zen itsusi hark esandakoarekin. Bera ez zen neskatilla ausart horietako bat, ez beintzat halako triskantza egiteko ainbat! -Amona zai daukat- esan eta alde egin zuen.
Aurrera jarraitu zuten eta basoaren argigune batean etxe polit bat azaldu zen. Jateko modukoa! Guztiz gosetuak dagoeneko, etxearen zati eder bat irentsi zuten.
Sorgin itsusi bat azaldu zen barrendik. Otsoa aureratu zitzaion eta hitz goxoekin esan zion nola, bitxi ederrez betea zeukan sabela eta ia ebakiko zizkion tripabarrenak.Sorginak itsu-itsuan eskatutakoa egin zuen eta harrietatik libratu zuen otsoa. Bitxien itxaropenean zegoen hura, ahozabal gelditu zen harriduraz. Orduan Hanselek haietako harri bat artu eta atso-zaharra kopetaren erdian jo zuen. Lurrera ziplo erori zen. Denen artean atso-zaharrak berak piztua zeukan labean sartu zuten.
Etxe hura nahiko atsegina irudi zitzaien bizitzeko eta bertan armoni ederrean gelditzea erabaki zuten hirurek, udaberria iritsi arte.
marigurutz
******
PINOTXOREN PIPARRA
Egunsenti berriaren argiak Pinotxo esnatu zuen. Azkar
jeiki zen, gosaldu zuen eta kartila motxilan sartu zuen.
Bere aita Gepettori musu bat
eman zion. Aitak esan zion erne egoteko eskolan eta ondo portatzeko, eta
oraindik denbora bazuela berari zeozer laguntzeko. Pinotxok
erantzun zion berari gustatzen zitzaiola garaiz iristea eta bazihoala.
Eskolako bidea hartu zuen.
Zein egun zoragarri aldarrikatzen zuen naturak!. Zelaiak lorez beteta zeuden,
txoriek kantari tristura aldentzen zuten, belar usaintsuen usainek kalea
lurrintzen zuten. Nola Joan eskolara egun hartan ,espetxe bat ematen bait zuelako eta gainera ez entzuteagatik
maixuaren abots zorrotza ..!
Erabaki bat hartu zuen :
lakuko bidea hartzea . Momentu hartan ahaztu egin zitzaion bere aitaren
aholkuak eta bakarrik kontutan hartzen zituen bere desioak .
Eskolako bidetik desbideratu
zen ,ikaskideen atentzioa ez berpizteko ezta ere kalean zebilen jendearena,
nahiz eta ordu hartan oso gutxi izan.
Anonimotasunean egin nahi zuen. Bakardadeak ez zion beldurrik ematen ,
berarentzako lagun bat zen .
Lakurantz abiatu zen , gurdien
bidea hartu ordez basoarena hartu zuen. Alaitasunez gainezka ,batzutan saltoka,
joaten zen. Noizbehinka matxinsalto bat hartzen zuen eta ,ikusi ondoren,
askatzen zuen .
Halako batean belar altuen
artean izkutaturik gelditu zen, basoa zeharkatuta bazuen , eta orain lakuaren
ondoko zelaian zegoen Erdi lokartuta bazegoela ondoko bidetik zetozkion abots
ozenkiek bere atentzio berpiztu zuten.
Begiratu eta zer ikusi zuen:
katu dotore bat, bota luze batzuz jantzita, sonbreilu bat eskuan zuela erreberentzia bat egiten karruajean
zegoenari .
Karruajeko jaunak , keinu
batez agindu bat eman zion gidariari. Hau eserlekutik jaitsi eta katuarekin
lakura Joan ziren .Han uran zegoen gizon bat atera zen eta eman zioten arropa
janzteko. Gero guztiak itzuli eta karruajera igo ziren eta jarraitu zuten bidaia.
Pinotxo, alde egin zutenean,
bere izkutalekutik atera zen eta beraiek Joan ziren bidetik Joan zen. Bideko bi
aldeetan baserritarrak belarra mozten ari ziren. Zelaietatik zetorren usain
gozoak ongi etorri ematen zion alderdi ezezagun hoietara.
Pixka bat ibili ondoren
gerizondo batera iritsi zen. Han, zeukan gosea, gereizak jaten ,asetu zuen.
Gero lo geratu zen.
Karruajen baten gurpilen
zaratek esnatu zuten. Barruan neska ezinpolitago bat zegoen. Begirada
kupidagarria bota zion neskak. Pinotxok pentsatu zuen bera oso zikina zegoelako
izango zela. Pinotxoren bihotzak izugarrizko taupadak ematen zuten, orduan
konturatu zen zer zen maitemindua izatea. Neskaren irudia bere baitan geratu
zen eta ,nekatu arte, beraien atzetik Joan zen . Neka, neka eginda zegoenean
zirku baten aurrean zegoen. Karruaje ia ez zen ikusten.
Zirkoko Karparen lonaren
azpitik sartu zen eta aurrean zegoen eserleku batean eseri zen. Aztia atera
zenean norbaiten laguntza eskatu zuen .Bera Joan zen.
Han egon zen Pinotxok aztiaren
txanotik sartu eta irten guztien parren artean. Hain arrakasta haundia izan
zuen non funtzioa bukatu zenean zirkoko jabeak esan zion beraiekin geratu behar
zela.
Bera ez zen ausartu ezetza
ematera baina denak, lotan zeundela, berak alde egin zuen.
Herriko enparantzako dorrean
gaueko 12ak jotzen ari zirela, karruajek eramaten zuen neska berriro pasatu
zen. Berak keinu bat egin zion eskuarekin gelditzeko eta berarekin eramateko.
-Sentitzen dut baina oso presaka gaude, ezin dugu gelditu- esan zion
emakume polit hark irrifartsu eta urduri.
Pinotxok bere aita maitea
gogoratu zuen. Etxea itzultzeko gogoa zeukan baina dena iluna zegoen eta ezin
zen ezer ikusi.
Txabola batean gaua pasatzeko
lekua aurkitu zuen. Hango zaldi zaharrenak hil egin behar zutela, hurrengo
egunean berarekin eramateko eskatu zion.
Egunsentiko lehenengo argiekin
Pinotxoren etxera abiatu ziren. Pinotxo zaldiaren gainean Joan zen. Pottoto
deitzen zion eta bidain, Gepettori buruz hitz egiten zion.
Pottoto konturatu zen zenbat maitatzen zuen, eta bera
ezagutzeko gogoa esnatu zitzaion.
Bidean pasatu ziren gaztelu
baten ondotik festa bat ospatzen ari zirela musika entzuten zen.
Azkenean Pinotxoren herrira
iritsi ziren gaua iristear zegoela. Han zegoen Gepetto, etxe sarrerako bankuan
eserita, aurpegia triste.
Baina
bera ikustean ,bai pozaz gainezka jarri zela.
Besarkada batean lotu
ziren eta Gepettok egindakoa barkatu
zion berriro ez egiteko eskatuz.
Pottoto beraeikin bizitzera
geratu zen eta enkarguetarako ibiltzen zuten. Eta hirurok sendi zoriontsu bat osatzen
zuten denen mirespenerako.
EGUNSENTIA
*******************
SORGINAREN SEMEA
Duela
hirurehun urte, baso zabalaren erdian erresuma txit eder bat zegoen eta bertako
gaztelu xarmangarri batean, Sigrid eta Arturo errege-erreginak bizi ziren bi
alabatxo ederrekin; Errauskine eta
Edurnezuri, nor baino nor politagoa.
Bat
batean Sigrid erregina zaldiz paseotxo bat ematen ari zela, bahitua izan zen.
Antza denez, basoko sorginak bere gaztelura eraman zuen bertan giltzapetuta
uzteko.
Sorginak
Gargamel izeneko seme bat zuen, arras
itsusia. Arturo erregearekin tratu bat egin nahi zuen: bere seme Gargamel
Errauskine edo Edurnezurirekin ezkontzeko hitza eman arte, ez zuen Sigrid
askatzeko asmorik.
Arturok
hiru gau eta hiru egun pasa zituen loak hartu gabe irtenbide garbi bat bilatu
nahian. Azkenean, Merlin magoari aholkua eskatu zion. Hark bi plan martxan
jartzeko animatu zuen gure Arturo.
Biharamunean,
Arturo eta Merlinek Edurnezuri atso zaharrez mozorrotu zuten eta sorginaren
etxera bidali zuten pozoindutako sagarrez betetako saski batekin.
Edurnezurik
gazteluko atea jo zuen:
-
Zer behar du atso zahar horrek?
-
Sagar hauek oparitzera natorkizu
-
Zoaz etorri zaren tokitik, itsusia
baino itsusiagoa baitzara!!
Atea
sudur aurrean itxi zion mespretxuz josia.
Hurrengo
egunean, dantzaldi bat antolatu zuten alboko printzipearen jauregian, izan ere
Arturok aspaldi jakin bazekien sorgina Ken printzipearekin maitemindua zegoela.
Sorginak
Merlin eta Arturok bidaliako gonbitea onartu egin zuen eta bere buruari
sorginkeria bat egin zion: gaueko 12ak arte dantzaldiko neskarik hoberena
bihurtuko zuen. Poz- pozik abiatu zen sorgina dantzaldira Gargamel Sigrid
zaintzen utziz.
Arturok
Errauskine bidali zuen sorginaren gaztelura Gargameli ziria sartzeko. Berarekin
ezkonduko zela esateko agindu zion, honela Sigrid aske uzteko.
Errauskinek
gazteluko atea jo eta Gargamelek atea ireki zion. Errauskine zur eta lur geratu
zen, ia arnasik gabe. Zelako itsusia zen Gargamel gizajoa!!
Gure
Errauskine errukitu egin zen eta ideia bat otu zitzaion.
Bitartean,
sorgina dantzaldian zen Ken printzipearekin. Aretoko erloju nagusia begiratu
eta…hara!!! Bost minutu falta ziren gaueko hamabietarako. Korrika irten zen eta
kristalezko zapata eskaileran behera galdu zuen.
Errauskinek
, Edurnezuri , aita eta Merlinekin hitz egin zuen bere ideiari buruz. Ondorioz,
Arturo sorginarekin harremanetan jarri zen.
Sorginak
tratua onartu zuen. Merlinek bere seme Grgamel printze eder batean bilaktuko
zuen Sigrid aske uztearen truke.
Denak
sorginaren gazteluan bildu ziren tratua aurrera eramateko. Txanpainarekin
ospatzen ari zirela , gazteluko atea jo zuten. Ken printzipea zen, kristalezko
zapata eskuan zuela
***********
TXANOGORRITXU, HIRU TXERRITXOAK ETA ZAZPI ANTXUMEAK
Bazen lurralde miresgarria bezain liluragarria, non bertako pertsonak zein abereak bake ederrean bizi ziren, inongo kezkarik gabe.
Baina uda sargoi eta lehor batean, bere artaldetik galdutako otso zahar goseti bat lurralde eder hartan agertu zen, hango bizidunak jan-nahian: gizakiak zein animaliak izan.
Lurralde baketsu hartan ba zen etxalde handi bat, non Txanogorritxu izeneko neska polit bat bere amatxorekin bizi zena. Txakurrik ez bazuten ere, bazituzten hiru txerritxo baso-aldean, zazpi antxume zein baino maitagarriagoak eta hauen ama.
Txanogorritxu etxeko abere guztiekin jolastu ez ezik, bere anai-arrebak izango balira bezala maitatzen zituen, bihotz-bihotzez. Baina beti ezin zuen haiekin ibili, bada, basoaren beste aldean amona bizi zitzaien, eta hari bi egunetik behin amak prestatutako jana eraman behar izaten zion.
--Zoaz amonaren etxera eta eramaiozu otar hau janarekin --agindu zion amak egun hartan ere, bestetan bezalaxe.
--Amonarekin badaukat bazkaltzea, ama? --galdetu zion Txanogorritxuk.
--Baina garaiz etorri. Bada atzo gauean otso baten alarauak aditu nituen.
--Bai!, bai! Zu lasai, ama.
Otso zaharrak ikusi zuenean Txanogorritxu bazihoala amonaren etxera, eta jakinda neskaren amak erren egiten zuela eta makulu batez lagundurik ibiltzen zela, hiru txerritxoak jateko asmoz hurbildu zen basora. Ahal zuen zarata txikiena eginez zihoan erdi makurturik, sabela ia lurra joz.
Hiru txerrikumeek aspalditik usaindu omen zuten otso maltzur bat zebilela inguruan. Erne eta adi zeuden baso ondoan, ea piztia noiz agertuko zen. Izan ere, dena antolatuta zeukaten: beraiek gorotza egiten zuten halako putzu handi zabal batean, bada haren aldamenean, zuhaitz erori batean zeuden eserita, otsoaren zain. Ordurako, gorotz-putzua orbelez estalita zeukaten, piztiari ziria sartzeko asmoz.
--Zer egiten duzue hor eserita, jolastu beharrean? --galdetu zien otsoak.
--Halako ezkur-otoruntza egin dugu, ba hementxe patxada ederrean, atsedena hartzen --erantzun zion txerrikume zaharrenak.
--Zorte handia duzue ezkurrekin asetzea. Nik ezin ordea! --esan zuen otso tzar gaiztoak, hiru txerritxoak jateko grinaz.
--Basoan katagorri pila bat dabil eta, nahi izanez gero... --xaxatu zuen txerritxo gazteenak.
--A bai! Nondik joan behar da? Esadazue, arren!
--Ba..., guregana zuzen-zuzen etorri, eta gure atzealdean dagoen bidezidorretik, aurrera joanda --proposatu zion hirugarren txerritxoak.
Otsoak ezin hobeto hartu zuen proposamen hura. Izan ere, horrela, behin hiru txerritxoengana iristerakoan, hirurak harrapatuko zituen bere atzaparrekin, eta bertan jango ere berehala.
Gorotz-putzura erori zen ordea, bigarren oinkada ematerakoan. Leporaino kakaztuta agertzen zen, eta ezin putzutik atera, atzeraka txirristatzen zelako. Otsoak alarauak eginez laguntza eskatzen bazuen ere, inor ez zegoen han laguntzeko. Izan ere, hiru txerritxoak etxalderantz lasterka bizian joan ziren, bertan ezkutatzera.
Ilunabar aldean, Txanogorritxu amonarengandik zetorrela pozik kantari, han non ikusten duen otso tzar gaizto hura hiru txerritxoen gorotz-putzuan, atera-nahian.
--Arren!, lagundu nazazu hemendik ateratzen, andereño polit hori --errukitu zion otsoak, etsi-etsi eginda.
--Nolatan zaude gorotz-putzuan, otso jauna? --galdetu zuen Txanogorritxuk.
--Zera, zuhaitzetako ezkurrei begira ari nintzela, erori naiz konturatu gabe.
--Orain ezkurrak jaten hasi gara, ala?
--Besterik ez dagoenean, belarra ere jaten dugu guk --neskari ziria sartu-nahian.
--Hori horrela bada, hor dagoen enborra putzura botako dizut, hortik ateratzen lagundu ahal izateko.
--Mila esker! Mila esker!, neska maitagarri hori.
Ahalegin handia egin behar izan zuen Txanogorritxuk, hango enborra gorotz-putzura bota ahal izateko. Ondoren, etxaldera bizi-bizi jo zuen, badaezpada ere.
Baita asmatu ere. Bada otsoaren asmoa Txanogorritxu jatea baitzen, putzutik atera bezain azkar. Kukuak oker jo zion, ordea. Eta beste bi egun itxaron behar izan zuen, Txanogorritxu berriz amonaren etxera joan zenean, zazpi antxumeak harrapatzen saiatzeko.
Bazkalostean, antxume-amak bere zazpi antxumeei esan zien lo-kuluxka egin behar zuela eta berarengandik ez gehiegi urruntzeko. Eta hauxe ere gaineratu zuen:
--Jakin badakizue, basoan otsoren bat dabilela, ezta?
--Baiiiiiii... --erantzun zuten denek batera.
Hasiera batean zazpi antxumeak amaren inguruan jolasten ibili ziren, ahal zuten zarata txikiena eginez. Baina, pixkanaka-pixkanaka, urruntzen joan, eta ia otsoaren ahoan sartu ziren, konturatzeko. Ene!, a zer nolako ikara.
--Jolasten gabiltza, e...? --galdetu zien otsoak, mingain luzea dantzatuz.
--Ba bai. Gure amak jolasteko esan digu-eta --erantzun zuen antxume batek.
--Ondo da. Ondo da. Nik ere zuekin jolastea nahiko nuke ba...
--Gordeketan ibiltzen bagara, zer iruditzen zaizu? --galdetu zion beste batek.
--Zuek nahi duzuen bezala.
--Itxi begiak eta hasi kontatzen ehun arte --agindu zion antxume lotsagabeenak.
--Hori gehitxo da, motel! --protestatu zuen otso gosetiak.
--Zuk dituzun hanka arin horiekin... --aurpegiratu zion haietako ausartenak.
--Ondo da. Ondo da. Hastera noa ba. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi...
Ziztu bizian etxalderantz jo zuten zazpi antxumeek, amaren babesaren bila. Handik laster, denak etxean barruratu ziren otsoarengandik libre. Eta berehala etxeko guztiei, hiru txerritxoak eta Txanogorritxoaren ama ere bertan zeudela sutondoaren aurrean eserita kontuak elkarri esaten, kontatu zieten otso zaharrari egindako amarrua.
Bitartean otsoa oso haserre eta gosez amorratzen, erabaki zuen basora joatea eta Txanogorritxuaren zain gelditzea. Ezin baitzuen itxaron gehiago, ezertxo ere jan gabe egotea. Eta neskatxoa mokadu ederra izango zela, pentsatzen zuen otso zahar gosetiak.
--Gaur ere zein pozik zatoz amonaren etxetik? --galdetu zion otsoak, maleziaz.
--Ba, bai! Handik nator otarra piperminez beterik.
--Jateko al dira?
--Noski. Hasieran bizigarri pixka bat izaten da, baina gero eta gehiago jan, ezin elikagai gozoagoa izan. Dastatzea nahi duzu, otso jauna? --eskaini zion Txanogorritxuk.
--Bihotz-bihotzez eskertzen dizut, polit hori.
Otsoarengana gehiegi hurbildu gabe, saskitik pote handiena piperminez beteta atera, eta irekita belar gainean utzi zion. Lehenengo eskukada ahoratu ondoren, otsoak halako keinu mingarria egin bazuen ere, jaten jarraitu zuen amorru handiz. Baina handi pixka batera, otsoa garrasi batean ura eske hasi zitzaion Txanogorritxuri. Neskak etxaldeko ur-putzua non zegoen esan bezain azkar, hara jo zuen otso egartsuak, eztarria erretzen zitzaiola. Eta bertaratu ondoren, bere burua ur-putzura bota zuen, egarria lehenbailehen asetzeko asmoz.
Txanogorritxuk horretaz baliatuz, ur-putzuko estalkia itxi zuen giltzarrapo batez giltzatuz. Otsoak barrura salto egiterakoan urak gainezka egin zuenez, bada berehala bertan ito zen.
Handik gutxira ehiztari bat pasa zen, eta hari otsoa oparitu zioten, piztiaren larrua saltzeko. Ehiztariak bi tiro eman zizkion badaezpada, otsoa berpiztu ez zedin.
Geroztik, lurralde miresgarri bezain liluragarri hartan, berriz bake ederrean bizi dira etxalde hartako guztiak.
Eta ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila HERRKO plazan.
Kukuarri
(bigarren bertsioa)
TXANO GORRITXO, HIRU TXERRITXOAK ETA ZAZPI ANTXUMEAK
Bazen lurralde miresgarria bezain liluragarria, non bertako pertsonak zein abereak bake ederrean bizi ziren, inongo kezkarik gabe.
Baina uda sargoi eta lehor batean, bere artaldetik galdutako otso zahar goseti bat lurralde eder hartan agertu zen, hango bizidunak jan-nahian: gizakiak zein animaliak izan.
Lurralde baketsu hartan ba zen etxalde handi bat, non Txano Gorritxo izeneko neska polit bat bere amatxorekin bizi zena. Txakurrik ez bazuten ere, bazituzten hiru txerritxo baso-aldean, zazpi antxume zein baino maitagarriagoak eta hauen ama.
Txano Gorritxo etxeko abere guztiekin jolastu ez ezik, bere anai-arrebak izango balira bezala maitatzen zituen, bihotz-bihotzez. Baina beti ezin zuen haiekin ibili, bada, basoaren beste aldean amona bizi zitzaien, eta hari bi egunetik behin amak prestatutako jana eraman behar izaten zion.
--Zoaz amonaren etxera eta eramaiozu otar hau janarekin --agindu zion amak egun hartan ere, bestetan bezalaxe.
--Amonarekin badaukat bazkaltzea, ama? --galdetu zion Txano Gorritxok.
--Baina garaiz etorri. Bada atzo gauean otso baten alarauak aditu nituen.
--Bai!, bai! Zu lasai, ama.
Otso zaharrak ikusi zuenean Txano Gorritxo bazihoala amonaren etxera, eta jakinda neskaren amak erren egiten zuela eta makulu batez lagundurik ibiltzen zela, hiru txerritxoak jateko asmoz hurbildu zen basora. Ahal zuen zarata txikiena eginez zihoan, erdi makurturik, sabela ia lurra joz.
Hiru txerrikumeek aspalditik usaindu omen zuten otso maltzur bat zebilela inguruan. Erne eta adi zeuden baso ondoan, ea piztia noiz agertuko zen. Izan ere, dena antolatuta zeukaten: beraiek gorotza egiten zuten halako putzu handi zabal batean, bada haren aldamenean, zuhaitz erori batean zeuden eserita, otsoaren zain. Ordurako, gorotz-putzua orbelez estalita zeukaten, piztiari ziria sartzeko asmoz.
--Zer egiten duzue hor eserita, jolastu beharrean? --galdetu zien otsoak.
--Halako ezkur-otoruntza egin dugu, ba hementxe patxada ederrean, atsedena hartzen --erantzun zion txerrikume zaharrenak.
--Zorte handia duzue ezkurrekin asetzea. Nik haragi presku-preskua behar dut, ordea. Aditzen duzue...! --esan zuen otso tzar gaiztoak, hiru txerritxoak jateko grinaz.
--Basoan katagorri pila bat dabil, eta nahi izanez gero... --xaxatu zuen txerritxo gazteenak.
--A bai! Zuen haragia bezain goxoa eta samurra izatea, espero dut. Bestela!... Eta nondik joan behar da? Esadazue, arren!
--Ba..., guregana zuzen-zuzen etorri, eta gure atzealdean dagoen bidezidorretik, aurrera joanda --proposatu zion hirugarren txerritxoak.
Otsoak ezin hobeto hartu zuen proposamen hura. Izan ere, horrela, behin hiru txerritxoengana iristerakoan, hirurak harrapatuko zituen bere atzaparrekin, eta bertan jango ere berehala.
Gorotz-putzura erori zen ordea, bigarren oinkada ematerakoan. Leporaino kakaztuta agertzen zen, eta ezin putzutik atera, atzeraka txirristatzen zelako. Otsoak alarauak eginez laguntza eskatzen bazuen ere, inor ez zegoen han laguntzeko. Ezen, hiru txerritxoak etxalderantz lasterka bizian joan baitziren, bertan ezkutatzera.
Ilunabar aldean, Txano Gorritxo amonarengandik zetorrela pozik kantari, han non ikusten duen otso tzar gaizto hura hiru txerritxoen gorotz-putzuan, atera-nahian.
--Arren!, lagundu nazazu hemendik ateratzen, andereño polit hori --erregutu zion otsoak, etsi-etsi eginda.
--Nolatan zaude gorotz-putzuan, otso jauna? --galdetu zuen Txano Gorritxok.
--Zera, zuhaitzetako ezkurrei begira ari nintzela, erori naiz konturatu gabe.
--Orain ezkurrak jaten hasi gara aho handi horrekin, ala?
--Gizakien zein animalien haragirik ez dagoenean, belarra ere pozik jaten dugu, aizu! --neskari ziria sartu-nahian.
--Hori horrela bada, hor dagoen enborra putzura botako dizut, hortik ateratzen lagundu ahal izateko.
--Mila esker! Mila esker!, neska maitagarri hori.
Ahalegin handia egin behar izan zuen Txano Gorritxok, hango enborra gorotz-putzura bota ahal izateko. Ondoren, etxaldera bizi-bizi jo zuen, badaezpada ere.
Baita asmatu ere. Bada otsoaren asmoa Txano Gorritxo jatea baitzen, putzutik atera bezain azkar. Kukuak oker jo zion, ordea. Eta beste bi egun itxaron behar izan zuen, Txano Gorritxo berriz amonaren etxera joan zenean, zazpi antxumeak harrapatzen saiatzeko.
Bazkalostean, antxume-amak bere zazpi antxumeei esan zien, lo-kuluxka egin behar zuela eta berarengandik ez gehiegi urruntzeko. Eta hauxe ere gaineratu zuen:
--Jakin badakizue, basoan otsoren bat dabilela, ezta?
--Baiiiiiii... --erantzun zuten denek batera.
Hasiera batean zazpi antxumeak amaren inguruan jolasten ibili ziren, ahal zuten zarata txikiena eginez. Baina, pixkanaka-pixkanaka, urruntzen joan, eta ia otsoaren ahoan sartu ziren, konturatzeko. Ene!, a zer nolako ikara.
--Jolasten gabiltza, e...? --galdetu zien otsoak, mingain luzea dantzatuz.
--Ba bai. Gure amak jolasteko esan digu-eta --erantzun zuen antxume batek.
--Ondo da. Ondo da. Nik ere zuekin jolastea nahiko nuke ba...
--Gordeketan ibiltzen bagara, zer iruditzen zaizu? --galdetu zion beste batek.
--Zuek nahi duzuen bezala, baina hemen inguruan ezkutatzekotan, e...!
--Itxi begiak eta hasi kontatzen ehun arte --agindu zion antxume lotsagabeenak.
--Hori gehitxo da, motel! Nik daukadan gosearekin... --protestatu zuen otsoak.
--Zuk dituzun hanka arin horiekin... --aurpegiratu zion haietako ausartenak.
--Ondo da. Ondo da. Hastera noa ba. Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi...
Ziztu bizian etxalderantz jo zuten zazpi antxumeek, amaren babesaren bila. Handik laster, denak etxean barruratu ziren otsoarengandik libre. Eta berehala etxeko guztiei, hiru txerritxoak eta Txano Gorritxoaren amari, bertan baitzeuden sutondoaren aurrean eserita kontuak elkarri esaten, kontatu zieten otso zaharrari egindako amarrua.
Bitartean, otsoa oso haserre eta gosez amorratzen, erabaki zuen basora joatea eta Txano Gorritxoaren zain gelditzea. Ezin baitzuen itxaron gehiago, ezertxo ere jan gabe egotea. Eta neskatxoa mokadu ederra izango zela, pentsatzen zuen otso zahar gosetiak.
--Gaur ere zein pozik zatoz amonaren etxetik? --galdetu zion otsoak, maleziaz.
--Ba, bai! Handik nator otarra piperminez beterik.
--Ni izatez, haragizalea naiz, baina horiek jateko badira...
--Noski baietz! Hasieran bizigarri pixka bat izaten da, baina gero eta gehiago jan, ezin elikagai gozoagoa izan. Dastatzea nahi duzu, otso jauna? --eskaini zion Txano Gorritxok.
--Bihotz-bihotzez eskertzen dizut, polit hori! --bi esku luze handi haiek luzatuz.
Txano Gorritxo, ordea, otsoarengana gehiegi hurbildu gabe, saskitik pote handiena piperminez beteta atera, eta belar gainean irekita utzi zion. Lehenengo eskukada ahoratu ondoren, otsoak halako keinu mingarria egin bazuen ere, jaten jarraitu zuen amorru handiz. Baina handi pixka batera, otsoa garrasi batean ura eske hasi zitzaion Txano Gorritxori. Neskak etxaldeko ur-putzua non zegoen esan bezain azkar, hara jo zuen otso egartsuak, eztarria erretzen zitzaiola. Eta bertaratu ondoren, bere burua ur-putzura bota zuen, egarria lehenbailehen asetzeko asmoz.
Txano Gorritxok horretaz baliatuz, ur-putzuko estalkia itxi zuen giltzarrapo batez giltzatuz. Otsoak barrura salto egiterakoan urak gainezka egin zuenez, bada berehala bertan ito zen.
Handik gutxira ehiztari bat pasa zen, eta hari otsoa oparitu zioten, piztiaren larrua saltzeko. Ehiztariak bi tiro eman zizkion badaezpada, otsoa berpiztu ez zedin.
Geroztik lurralde miresgarri bezain liluragarri hartan, berriz bake ederrean bizi dira etxalde hartako guztiak.
Kukuarri
No hay comentarios:
Publicar un comentario