miércoles, 4 de diciembre de 2013

CNT 1314. EUSKERA.2013.12.04 Hemen eta Orain

Pertsonaiaren eraiketa
Egiozu bost galdera zure pertsonaiari....

Kukuarri:
Azkarra al zara?
Gauzak ondo pentsatzen al dituzu?
Mendekatzailea zara?
Eskuzabala?
Lagunkoia?

Marigurutz:
Noiz jaio zara?
Non bizi zara?
Zein da zure lanbidea?
Zeintzuk zure arazoak?
Zeintzuk zure hobbiak?

Alde: 
Zer zara?
Zein da zure helburua?
Zein kualitate fisiko eta psikiko dituzu?
Soziala al zara?
Zer duzu gustuko edo hobbiak?


Orain, kokatu zure pertsonaia honako istorioetan....

Non? Urgulleko magalean
Noiz? 1975 Azaroak 23
Arazoa: Bikote bat eskanbilan, gizonak emakumea jotzen ikusten du gure pertsonaiak.
Nola eta irtenbidea pertsonaiaren arabera.

Non? Trenean, alemanian.
Noiz? 1944
Arazoa: Anai txikiarekin joan eta anaiak zapata galdu. Anaia konzentrazio eremu batera eramaten dute eta ez du inoiz ere ez ikusiko. Anaia txikia hiltzen da.


*******

HO L O K A U S T O A

PERTSONAIA : eskuzabala, txarto pentsatzen ez duena, mendekurik ez,  eta lagunkoia.


Naziek sortutako bigarren munduko guda odoltsu eta anker hartan, sekula ordura arte ezagutu ez zen modukoa, 1945eko maiatzaren 7an bukatutzat eman bazuten ere, artean gertatzen ziren halako sarraskiak, non pairatzea egokitzen zitzaionari, bereak egin zuen. Bai, alajaina!

Zoritxarrez halaxe suertatu zitzaien bi ijito anai-arrebei, Alemanian bertan, trenean zihoazela ezezagun batzuen menpe. Izan ere, euren etxean gurasoengandik berezi zituzten, eskola berri bat erakusteko aitzakiaz. 

Abereak garraiatzeko halako moduko tren batean zihoazen, denak pilatuta. Aurrerago, tren-geltoki erraldoi batean jaitsarazi zituzten, elkarri bultzaka eginez, nazi madarikatuen mehatxupean; hori horrela, mutikoak eskuineko zapata galdu zuen, jendearen artean. Arrebak konturaturik ume gaixoa ibiltzerakoa herrena egiten ari zela, oinetakoren bila zihoala esan zion, moja edo erizain moduko baten zaintzapean utzita. Gizaki hark soineko bularren aldean nazien ikurra zeraman, ordea.

Zaintzaileak mainak eta guzti egiten zizkion ume errukigarriari, eskutik helduta zeramala beste tren arrunta baterantz, non mutikoak soilik zeuden barruan. Bidean kontu batzuk esanez eta burutik beste eskua pasaz lastan moduan, ailegatu ziren zorioneko tren hartara. Baina emakumea azkar asko konturatu zen umeak sukar handia zuela, eta oso larria izan zitekeela, haren adinerako. Hilgarria, alegia. 

Erizaina edo zena zelako hark aginduak besterik obeditzen ez zituenez, batere txarto pentsatu gabe nolako min izugarria egiten ari zirela, trenean mutikoaren ondoan eseri zen; eta, Txano Gorritxoren ipuina kontatzen hasi zitzaion, tarteka maite-maite egiten ziola, ume gaixoa betiko lokartu arte.   



                                                                                                     Kukuarri 
                                                                                                           





A Z K E N   E R A B A K I A



PERTSONAIA : eskuzabala, txarto pentsatzen ez duena, mendekurik ez,  eta lagunkoia.


Udazkeneko arratsalde eguzkitsu batean, moja Klarisa bat Urgull mendian paseoan zebilela gogoetak eginez, hango txoko erdi-ezkutu batean, senar-emazte ezagun batzuk ikusi zituen, goxo-goxo. 

Zeharo harritu zen bikotea horrela ikustea, beste horretan; izan ere, bere belarritara ailegatu zen, oso-oso gaizki konpontzen zirela elkarrekin. Emakume gajoa! Gainera, egun hartan bertan preseski, 1981eko ekainaren 22an, Gobernuak lege berria atera zuen, non senar-emazteak banatzea bazutela, handik aurrera. Ordua zen!


Ez zuen luze jo, ordea, laztanetatik gizonak emaztea jipoitzera pasatzera. Nola gainera! Gorputz osoan astintzen zuen inongo begirune gabe. Asto moduan! Eta denetik deitu ez ezik mespretxatu egin ere, ezagutuko ez balu bezala.  Beldurtzekoa zen hango ikuskizuna. Bai, alajaina! 


"Geldi zaitez, Jainkoarren!", esaten hurbildu zitzaien moja Klarisa, besoak luzaturik zituela gorantz, Goikoari errezoan bailegoen. Aingeru moduan  gizonaren aurrean jarri zen, eta zelako sermoi hunkigarri bezain eztia bota zion; emaztea hil arte errespetatu eta lagundu behar zela, gaineratuz; baita aipatu ere, egun hartan bertan ateratako azken lege berria. Baina jakin bazekien, nahiz eta gizasemea burumakur ikusi damutuarena eginez, lehen moduan jarraituko zuela, etxean oilarra izaten. 



                                                                                               Kukuarri           




                                                              
*****

beldurrak eta zalantzak

Norak sikologia zuen ogibide eta sarritan bere barneko mamuak memperatzeko, besteek laguntzen zituen. Gogoko zuen haien arazoei irtenbideak topatzea.

Azaroko hogei eta hiru epel hartan, Nora, Urgull mendiaren magalean eserita zegoen pentsakor. Gertatu berria zen Frankoren heriotzak ekarritako beldurrak eta zalantzak ia zer norabide hartuko zuten aurrerantzean.

Bikote gazte bat bere aurretik igaro zen. Errietan ari ziren, geroz eta gorago ahotsak: “inutil bat zara, ez duzu ezertarako balio!!!” zioen gizasemeak. Pixka bat urrundu eta gelditu  egin ziren. Oraingoan gizonezkoak indarrez, zartatakoa askatu zion aurpegira. Golpearen eraginez zabuka lurrera joan zen emakumea. Begi ondotik odola zeriola altxa zen gaixoa.

Momento horretan Norak, zeinek dena entzun eta ikusi duen, gizasemea erasotu zuen amorruz beteta.Honek, kontraerasoan,  mendean artu zuen emakumea eta lurrera bota zuen. Ziztu bizian altxatu zen eta beste emakumeari kiñu eginez esan zion: “orain!”.

Bi emakumeek gizatxarra lepotik heldu eta lurreratu zuten. Han, sendo eutsi zioten  udaltzaina azaldu  zen arte.

Norak, pozik, bere baitan bueltaka “bildurrak eta zalantzak, denak gaindituko ditugu elkartzen bagera”.
                                                                         marigurutz


Holokaustoa

Udaberriko arratsalde epel hartan, Nora, pasiloko armario sakonean  udako erroparen bila ari zenean zapata kaxa urdinarekin topo egin zuenean. Eta oroitzapen mingarriak zekarzkion arren, eskuetan hartu eta tapa kendu zion.

Zapata-zahar bat zegoen bertan, ez oso handia, bere hamar urteko anai Simon-nena izandakoa. Oso urrutira eraman zuen ikusitakoak: hamabi urtekin bizitutako pasarte lazgarri hartara. 1944.ko udaberria zen eta tren madakarikatu hartan zeramaten Alemaniako zabalgune eder haiek zeharkatuz… Aldiz, begien ninietan, irudi batek min ematen zion: gurasoengandik indarrez bereiztu zituzteneko hura.

Hamar urteko anai txikia, Simon, berari pega-pega egina zijoan, ezin ulerturik gertatzen ari zitzaiena: zergatik ez zeuden beti bezala etxean, gurasoekin? Norak eskua  estutzen  zion anaiari adore pixka bat eman nahian. Trena jendez lehertzear zijoan,  animaliak bailiren, gutxi batzuek jakitun norakoan. Baina, Norak ordurako susmo txarrak eginak zituen, etxean gurasoei ahopeka entzundako kontakizunegatik. Zaintzaile trakets haiek, armak eskuan, zorrotz zaintzen zituzten.

Trenaren triki-trakak etengabeko dantza sortzen zizkien errukarri haie. Halako batean Simonek karraxika: ¡zapata, zapata galdu dut!, zioen. Ahalegindu zen arreba ohinetakoa aurkitzen bainan makurtzea bera ezinezkoa zitzaion, halako  jende pillaketan. Polizietako batek fusilarekin mehatsatu zituen: “denak ixilik hemen!!!”

Ordu pila egoera tamalgarri hartan  igaro ondoren, gosez eta egarriz, arratsaldeko seiretan trena Chelmno-tik gertu, Polonian, gelditu zen.  Mutil eta gizonezkoak, Simon tarteko, indarrez jeitsi zituzten trenetik. Nora karraxika, anaiaren atzetik abiatu zen eta nahaste hartan zapata galduarekin topo egin zuen. Eskuetan artu eta besoa luzatu zuen bere trofeotxoa anaiari eman  nahian. Bainan bortizki eutsi zuten gizon armatuak anaia begibistatik galdu zuen arte. Etzuen Simon geiago ikusi.

Itzuli da Nora oraingora, kaxa urdinari tapa jarri dio, negar tanta bat pausatu da gainean eta armarioren txoko urrunenean jarri du berriz kontu handiz.


                                                                               Marigurutz

***********

ZAPATA
   Sara eta Ismael Varsoviako umezurztegi batean zeuden Gestapoko soldaduak etorri zirenean. Gestapoko soldaduak umeen fitxen datuak aztertu ondoren ,baieztatu zuten beraien susmoak, bi anai arrebak juduak ziren. Hartu eta umezurztegi aurrean zegoen furgonetan sartu zituzten. Ordurako ibilgailua ume ikaratuetaz  beteta zegoen. Umeen negar zotinek berpizten zuten zaintzaileen krudelkeria eta ,gupidarik gabe, jipoitzen zituzten.
   Momentu hartan Ismael eta Sara beraien guraso maiteak gogaratu zituzten. Zoritxarrez ,beraiengandik ezin zuten ezer espero zeren bi urte pasatuta zeuden umezurztegian lagatu zituztenetik, sentipen haundiz. Ordutik ez ziren inoiz bizitatzera etorri.
   Furgonetatik bagoien tren batean sartu eta eraman zituzten ganaduak izango balitz bezala.
   Trena luzaro ibili zen gelditu arte leku elurtuta eta hotz batean.
   Beraien bagoiko atea iriki zuten eta bi soldadu itzel eta beldurgarri kanpora irtetzeko agindua eman zieten. Ordurako, tamalez, umeek bazekiten azkar obeditzea zela arazoei alde egitea.
   Hasi ziren ateratzen , Ismael kanpoan zegoen eta Sara jeisterako  prestatzen zenean  soldadu zaharrenak barrurantz bultzatu zuen. Jarraian, bagoiko atea,  bortizki itzi zuen. 
  Ismael, bere arrebarik gabe ikusi zenean ,sufrimendi jasanezinaK bereganatu zuen. Bihotzaren hotzari gaineratu zitzaion esker ankako oinatik zetorkion hotz mingarria. Ezker ankako zapata ez zeukan .
  Bagoiak bere bidea jarraitu zuen, gauaran isiltasuna suspirioz urratzen. Sarak eskuetan zeraman Ismaelek galdutako zapata. Heltzen zuen bere anaia izango balitz bezala, hori bait zen berarengandik gelditzen zitzaion gauza bakarra. Bere anaia maitea. Sararen bihotza suntsituta zegoen.  
  Bitartean, Ismaelek kontzentrazio eremuko bidea egiten zuen, dardar batean, hotzak  eta beldurrak akituta beste ume ezezagunekin ,nazien suntsitzaile eta basati atzaparretan harrapatutak.
  Eremura iritsi zirenean ,barrakoi hotz batean sartu  zituzten. Ordurako Ismaelek sukarrak hartuta zegoen, ezin zen zutik egon. Ziplo erori zen. Mutiko bat hurbildu zen bera laguntzera. Hau ikusita, zaintzailea etorri zen, kolpe bat eman zion eta esan zion bere ondotik joateko.
   Ordutik aurrera, Ismaelen buruan amesgaitzak baino ez zeuden. Orduak pasatu ziren berak jaso gabe behar zuen premiazko laguntza.
   Hurrengo egunean bere bihotza gelditu egin zen betirako, infernu hartatik ateratzeko modu bakarra hori zela zekiolakoan.
   Sara ,bitartean , bere altxorra gorde zuen: Ismaelen zapata, berriro elkartuko ziren itxaropenean.
   Trena beste geltoki batera iritsi zen. Berriro jaisteko agindua eman zieten. Argi gutxi zegoen. Sara elurrean hondoratzen zen. Bere ondoan zegoen soldadua kriseilu baten bila Joan zen. Bera doi doi bagoi ondoan zegoen, makurtu zen, bagoi azpitik pasatu zen eta gertu zegoen etxola batean izkutatu zen.
   Bi egun pasa eta gosez hiltzen ari zenean merkatari bat etorri zen etxolara eta, han ,lera  utzi zuen . Leratik txakurrak askatu eta berarekin eraman zituen. Etorri zenean ozenki esan zien.
- Hemen basapizti geheigi daude, alde egin behar dugu lehenbailehen.
   Hori entzun ta gero, ausartu  zen izkutatuta zegoen lekutik ateratzera. Merkatariak beretaz kupidatu zen eta leran izkutatu zuen ,animali larruazal batez estali zuen. Jateko urdai pusketa bat eman zion, honek bere triparen gosea pixka bat baretu zuen .

   Txakurrek bideari egin zioten, azkar tiratzen zuten leratik jakinaren gainean izango bazuten bezala zein leku arriskutsua zen hura. Merkatariren herrixkara iritsi zirenean Sara bere etxean izkutatua geratu zen guda guztiz bukatu arte. Egunero, loak hartu baino lehen anaiaren zapata lastantzen zuen eta otoiz egiten zuen bera bizirik aurkitzeko. Bitartean merkatari ezkongabearengan eta berarengan aita eta alabaren maitasuan eta lotura sortu zen .Eta Sararen  infernuan Zeru txiki bat hazi zen non berarengandik lortu zituen behar zituen indarrak bizi berri bat sortzeko.

*******





Nere txokorik maiteenetakoa Urgulleko magala da. Beti izan da nire burua topatzeko leku paketsu bat. Haatik, neguko arratsalde hartan, oihu batzuk entzun nituen. Hasieran elkarrizketa bizia…
-        Utz iezadazu bakean! Ez niri eskurik jarri gainean!!
-        Ixo!!! Emagaldu zikin hori!! Nirea zara eta kito!!!

Itzal batzuk ikusten nituen besoak astinduz. Bat batean emakumezko bat etorri zen niregana korrika ihesi batean. Eskutik heldu genion elkarri eta komentuko atea jo genuen. Bertako Ama Nagusiak atea ireki eta bertan goxoki hartu gintuen.
Ama Nagusiak zer gertatu zen itaundu zigun eta bere bakea eta lasaitasuna helaraziz, komentua erakusteari ekin zion:
Egongela zabal batean, hantxe zeuden moja multzoa josi eta josi isiltasun osoan; ondoren sukaldera eraman gintuen eta han gainontzeko moja multzoa sukaldatzen ari zen, gozogintzan hain zuzen.
1975eko azaroaren 23 hartan irudi hari so egiten ari nintzaion bitartean, argi ikusi nuen non zegoen nire tokia mundu honetan. Jarraian  dar-dar egiteari utzi berri zion emakume ezezagunari, zera xuxurlatu nion belarrira:
-        Ez duzu zertan zure senarra jasan beharrik. Gaur egun, eta zorionez, beste bizitzeko modu anitz dago.
Handik astebetera, Ama Nagusiari dei egin nion. Bere erantzuna baiezkoa izan zen; beren ordenan onartu ninduten.


2. en atala:

ZURIBELTZ KOMENTUAN

           Egunak joan egunak etorri, Zuribeltzek pozik pasatzen zituen egunak komentu baketsu hartan. Jada madalenak egiten artista genuen gure neska liraina.
              Goiz hartan, eskutitz bat jaso zuen Zuribeltzek. Ama nagusiak helarazi zion eta gustura asko zabaldu zuen gutun-azala, izan ere aspaldian ez zuen inoren berririk jaso:
“Zuribetz anderea;
Eskutitz honen bidez zuri zuzendua dagoen salaketa baten berri ematera gatoz …”
                Irakurtzen jarraitu aurretik, arnasa hartu zuen eta milaka pentsamendu etorri zitzaizkion gomutara. Irakurtzen jarraitu zuen:
              Donostiako alde zaharreko Zahar etxera  5 kilo madalena egoera txarrean bidaltzeagatik eta desintoxikazio bat sortzeagatik, salaketa jarri dizute …”
             Pentsamenduak biraka ari zitzaizkion … ezinezkoa zen , izan ere dena kontrolpean zuen eta ez zuen aparteko osagai berririk sartu …  Arreba Ines izango zen? Aurreko egunean, bere amaren baserriko arrautzak ekarri zituen. Ala arreba Kontxi? Hark egun batean doministiku egin zuen irin guztiaren gainean …
            Beno, kontuak kontu, misterio hori argitu egin behar zuen. Ama Nagusiak atea jo eta dena ondo ote zihoan galdetu zion gure neska panpoxari. Honek dena kontatu zion Ama Nagusiari. Ama nagusiak  bere kezka agertu zion. Komentuaren ospea kolokan jarriko zuten eta nolabait hau dena argitu behar zen.
          Zuribeltz sukaldera sartu zen. Hantxe zegoen arreba Pakita lurrera begira alde batetik bestera
-        Egunon Arreba Paki, zer berri?- galdetu zion Zuribeltzek
-        Hementxe beti bezala, madalenak egiteari ekin nahi  diot. Baina duela astebete lentillak galdu nituen eta sukaldean zehar ote zeuden begira nabil. Gainera, gaur nire txanda da. Pasako al didazu olioa?- eskatu zion Arreba Pakik
-        Tori, hementxe duzu … Ez al du olio horrek kolore arrarorik?
-        Nik uste dut ezetz arreba Zuribeltz
Hala ere, Zuribeltz ez zen lasai geratu eta olio botila gertutik heldu zuen eta barrukoa usaindu zuen:
-        Arranopola!!!! Zer da hau!! Mistol usaina du honek!!!!
Ama Nagusia berehala etorri zen oihu algara haiek entzunda. Bakea manten zezaten eskatzen zien arrebei.
-        Ama Nagusi!!! Badakit zer gertatu den madalena haiekin!! Arreba Pakik ez du zipitzik ikusten eta botilak nahasi ditu
-        Baina betaurrekoak non dituzu arreba Paki??
-        Lentillekin askoz ere lirainagoa nengoela esan zidan aita Valentinek eta astebete daramat haiek aurkitu nahian …



SIMONEN ZAPATA
- TRAKATA-TRAKATA-TRAKATA…..
Trena martxan zegoen soinuak ez zuen loak hartzen uzten Zuribeltz. Hortaz gain irmo heltzen zuen Simon bere anaia txikiaren eskua. Hura , bai, lotan zerraldo zihoan bere magalean.
Bere aldamenera begiratzen zuen eta bikote bat zuen elkarri xuxurlatuz:
-        Ich liebe dich
-         Ich denke immer an dich…
Bazirudien gerra amaitzear zegoela baina treneko giroa erabat iluna zen eta jendearen begiek esperantza txiki bat islatzen bazuten ere, gerratearen ondorio latzak eta triskantzak bere lorratza utzi zuten guztion so galduan.
Bat batean trena gelditu egin zen eta txilibitu hotsa entzun zen; Bazirudien bertatik jaisteko garaia zela. Guardiek bortizki bultzatzen zituzten trenetik jendea nahi bezala sakabanatuz. Une hartan , bibotedun guardia garai batek Zuribeltzen besoa heldu zuen  eta Simonen zapata airean bota zuen, nahi gabe, bultzadaren kolpearen ondorioz.
Zuribeltzen begiradak eta guardia garaiaren begiradek bat egin zuten. Hala ere, guardiak, Simon besoetatik kendu eta berarekin eraman zuen. Beste guardia ile horiak Zuribeltz heldu zuen indarrez simonen atzetik joan ez zedin. Bitartean Zuribeltz treneko jendearen oinek Simonen zapata nola ostikatzen zihoazen ikusten ari zen.
Zuribeltz emakume liraina eta ikusgarria zen eta guardia ile horiari arren zapata hura eskuratzen uzteko eskatu zion. Guardiak Zuribeltz askatu gabe, zapata berreskuratzen lagundu zuen. Azkenik, Zuribeltzek Simonen zapata bere poltsan sartzea lortu zuen.
Egunak joan egunak etorri, zapata altxorra bailitzan gordetzen zuen. Bere ezinegona eta urduritasuna baretzeko, joste-lanetan eta gozogintzan aritzen zen. Simonentzako prestatzen zituen, inoiz berriro ikusiko zuelakoan.
Urte parea iragan zen eta Simon irudikatzen zuen hark egindako pijama goxo batekin etxean saltoka eta lepoko eta txano urdin batekin kalean elurrarekin jolasean …
Arratsalde hartan , bere etxeko atea jo zuten:
-        Zuribeltz anderea, berri txar bat dakarkit; zure anai txikia topatu dugu…
        Zuribeltzen begiak lausotuz eta umelduz joan ziren mezulariaren berbak entzuten ari zen heinean. Hark, Simon hilda zegoela adierazi zion eta Zuribeltzek eskatuta, nola ere jakin zuen: sukarrak eta desnutrizioak jota.
       Halako batean leihoa zabaldu eta madalena guztiak eta zapata airean jaurti zituen bere indar guztiarekin.
      Handik 5 segundotara, Simonena zen  ondasun bakarra bota izanaz damutu egin zen eta ziztu bizian eskailerak jaitsi zituen. Zapata iturri ondotik gizon batek jaso zuen eta alde batetik bestera mugitzen zuen bere burua jabea aurkitu nahian.
      Zuribeltz hurbildu eta gizonaren begiradarekin topo egin zuen. Hotzikara itzel batek zeharkatu zuen Zuribeltzen gorputza… begirada hura ezaguna zuen…  Nor ote zen?
     Jainko maitea!! Garai hartan Simonen zapata airean bota zuen eta aldamenetik kendu zion guardia bera zen!!
     Gizonak Zuribeltz ezagutu zuen. Erruki itzelez betetako begirada bota zion Zuribeltzi. Buelta bat ematera gonbidatzea ausartu zen.

 Apika Zuribeltzek hainbeste urtetan metatutako hainbat galderen erantzuna aurkitzeko giltza topatu zuen. Amorruak bere barrua astindu baino lehen, gizonaren eskaintza onartu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario